euskaltel arrakasta-kasu bat
Aukera
Jealsa Rianxeira, 1958an sortua, Espainiako kontserba-fabrikatzaile garrantzitsuena da, eta Europako eta munduko garrantzitsuenetako bat.
Jealsa Rianxeirak ITko bere azpiegitura modernizatu du VMare soluzioetan oinarritutako R cloud plataformari esker, aukera eman baitio konputazioa, biltegiratzea eta sareak birtualizatzeko eta erabileraren arabera ordaintzen den cloud eredu batera pasatzeko, askoz malguago, sendoago eta seguruagoa.
euskaltel arrakasta-kasu bat
Emaitzak
Rk landutako proiektuari esker, zeina VMware soluzioetan oinarritua baitago, Jealse Rianxeirak ITen azpiegitura modernoa, malgua, sendoa eta segurua du orain, beti eskura dagoena, eta gai dena bere negozioaren funtzionamendua ziurtatzeko, berritzen jarraitzeko eta bezeroei beti produkturik onenak eskaintzeko.
“Ez ginateke Espainiako kontserba-fabrikatzaile nagusia eta Europako bigarrena izango berrikuntzaren aldeko apustua egin ez bagenu. Proiektu honi esker, hazten jarraituko dugu, eta ondoen egiten duguna egiten jarraitu ahal izango dugu: gure bezeroei produktu onenak eskaintzen”.
Arrakasta-adibide bat
Hainbat urte daramatza dagoeneko Jealsa Rianxeirak eraldaketa digitaleko prozesu batean murgilduta, ITko zerbitzu guztiak kanpora ateratzen hasi zenetik, teknologia zerbitzu gisa hartzen duen eredu batera igarotzeko.
Datu-zentroa kanpora atera eta dena hodeira eramatean hasi zen prozesua: on-premises eredua utzi, eta VMware soluzioetan oinarritutako cloud eredu batera pasatu zen.

euskaltel kontaktua
Jarri harremanetan gurekin
Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.