euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
STI Norland eskala handiko proiektu fotovoltaikoetarako eguzki-jarraitzaileen eta egitura finkoen nazioarteko fabrikatzaile bat da, eta ingeniaritza-, hornidura- eta instalazio-zerbitzuak eskaintzen ditu. 1996an sortu zen, eta bost kontinenteetan dago.
STI Norland-ek aliatu teknologiko bat behar zuen digitalizazio-prozesuan aholkulari eta laguntzaile gisa arituko zena, negozio-eredu berriak garatzeko, monitorizazio propioaren bidez eta adimen artifizialean oinarritutako iragarpen-zerbitzu berrien bidez.
euskaltel arrakasta-kasua
Emaitzak
Datu zientzien arloan (Merkatu Taldea) gure erreferentziazko bazkideak duen lankidetza eskergarekin, Euskaltel-en garatutako aplikazioaren bidez, eguzki-instalazio guztiak urrunetik monitorizatzeko eta kontrolatzeko eta haietan urrunetik jarduteko sistema bat diseinatu eta ezarri ahal izango du STI Norlandek. Plataformen kontrol adimendun hori negozio-eredu berri bat bihurtzen da hala, eta eredu horrek aukera ematen du geldialdi gutxiago egiteko, alertak denbora errealean detektatzeko eta jarduera automatikoak eta eskuzkoak urrundik egiteko.
Urrats horri esker, STI Norland-ek negozio-lerro berriak garatuko ditu, eguzki-jarraipeneko egiturek ematen dituzten datuen sorkuntza masiboarekin lotuta, eta, gainera, jarraipeneko egituren segurtasuna areagotu, eta gailuen baterien eta motorren balio-bizitza optimizatuko du.
Arrakasta-kasua
Euskaltelen badakigu enpresa bakoitzak soluzio espezifikoak behar dituela. Horregatik, STI Norlandekiko lankidetza honetan, batera hartzen ditugu gure produktu-sorta, gure teknologia, berritzeko gaitasuna, esperientzia eta aliantzen ekosistema.
STI Norlandek aplikazio hori garatzeko Euskaltel aukeratzeak erakusten du datua erabil litekeela negozio-eredua eraldatzeko, berrikuntzaren bidez beste negozio-lerro batzuk sortzeko eta balio-katea hobetzeko, adituen aholkularitza hurbila izanez gero.

euskaltel kontaktua
Jarri harremanetan gurekin
Bete eremu hauek zure datuekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.