Skip to main content

Euskaltelen, zerbitzu berritzaileak eskaintzen dizkiegu ikastetxeei, ikasleei eta gurasoei zerbitzu bereizgarria eskaintzeko,eta, halaber, efizienteagoak izateko, kostuak txikituz eta segurtasuna handituz.

Hezkuntza efizienteago baten aldeko apustua egiten dugu. Hala, ahalik eta gehien aprobetxatzen ditugu indarra hartzen ari diren teknologia berriak, hala nola IoT, Big Data eta adimen artifiziala, betiere zuntz bidezko komunikazio seguruak oinarri direla.

Ikastetxeak

Ikastetxeak

Azken teknologiak erabiliz, ikasleei zerbitzu berriak eskain diezazkiekegu, eta kudeaketa eraginkorragoa egin dezakegu, IoT teknologiaren bidez. Eta horrek kostuak murriztea dakar.

Ikasleak

Ikasleak

Klaseko informazioa modu kolaboratiboan eskuratzeko tresnak eskaintzen ditugu, edozein lekutatik eta edozein motatako gailuen bidez. Ikasleek beren etorkizun profesionalerako prestakuntza eskuratu ahal izango dute, trebetasun eta konpetentzia digitalak garatuz, hala nola Microsoft Office eta Microsoft Educación-en suitea.

Irakasleak

Irakasleak

Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko beharrezkoak diren komunikazioak, gailuak eta tresna digitalak eskaintzen dizkiegu. Irakaskuntza-prozesua hobetzen laguntzen diegu, lankidetza bidezko lana modu seguruan sustatuz eta jarraipen egokia eginez.

Gurasoak edo legezko tutoreak

Gurasoak edo legezko tutoreak

Zerbitzu digitalen bidez, etengabe jaso ahal izango dute seme-alaben ebaluazioari buruzko informazioa, tutoretza birtualak egin ahal izango dituzte irakasleekin, eta prestakuntzari laguntzeko dokumentazioa eskuratu ahal izango dute.

Sektorerako soluzioak

Konektagarritasun diferentziala

Konektagarritasun diferentziala

Komunikazio finko eta mugikorren eta wifi bidezkoen teknologia aurreratuenei esker, baliabide teknologiko guztiak aprobetxatu daitezke, eta, horri esker, zentroak eta hezkuntza eraldatzen ari dira.
Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna

Ikastetxeetan, dena konektatuta eta sentsorizatuta egongo da, eta informazioa hainbat gailuk batera atzituko dute; hori dela eta, ezinbestekoa da segurtasuna bermatzea.
Hezkuntzako Microsoft

Hezkuntzako Microsoft

Ikasleen, irakasleen, eta gurasoen esku ingurune kolaboratzaile arin eta erraz bat jartzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkizugu. Horiei esker, beren ibilbide profesionalerako prestatzen lagunduko diegu ikasleei.
Ekitaldien kudeaketa automatikoa

Ekitaldien kudeaketa automatikoa

Ekitaldiak sortzeko zerbitzuari esker, zeina adimen artifizialean eta bideoen analisian oinarritzen baita, edozein ekitalditako ikus-entzunezko edukia gordetzeko edo ikusteko aukera dago (zuzenean edo aurrez grabatuta).
Ikastetxe adimenduna

Ikastetxe adimenduna

Ikastetxeen sentsorizazioak (IoT), konektagarritasunak eta analisiak aukera emango dute kudeaketa eraginkorragoa egiteko, eta, modu horretan, efizientzia energetiko maximoa lortzeko eta eraikinaren denbora errealeko kudeaketa zentralizatua egiteko.
Arrakasta-kasua – Kutxabank

EUSKALTEL & KUTXABANK

Zibersegurtasuna. Kutxabankek zer behar zuen arretaz entzun ondoren, onlineko bankaren zerbitzuak Internet bidez erabiltzen dituzten milioi bat bezeroren zibersegurtasuna kudeatzen dugu.

euskaltel kontaktua

Jarri harremanetan gurekin

ENPRESA bazara eta gurekin kontratatu nahi baduzu, utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara zure beharren araberako proposamena egiteko.

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Eremu hau nahitaezkoa da

Sartutako zenbakia ez da egokia

Zure mezua ondo bidali da.
Zure mezua ezin izan da bidali. Saiatu zaitez geroago, mesedez.
Pribatutasun politika irakurri eta onartu behar duzu.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu