Mugikorra sustapen-baldintzetan erosteko sustapena

  • BEZEROak konpromisoa hartzen du kontratu honetan zehazten den zenbatekoko 24 hileko kuota ordaintzeko. EUSKALTELen telekomunikazio-zerbitzuen hileroko fakturan bidaliko zaizkio kuota horiek bezeroari. Hori dela eta, EUSKALTELen telekomunikazio-zerbitzuetan baja emanez gero, hilabete igaro aurretik ordaindu behar ditu BEZEROAK pagatzeko dituen kuota guztiak, eta iraupen-konpromisorik baldin badu, penalizazioak ere ordaindu behar ditu telekomunikazio-zerbitzuari garaiz aurretik baja emateagatik.
    1. BEZEROak eskubidea izango du falta zaizkion kuota guztiak garaiz aurretik osorik ordaintzeko, eta ez zaio inolako penalizaziorik aplikatuko horregatik.
    2. Konpromiso hau bereganatzen du BEZEROak: hitzartutako kuota guztiak ordaindu arte ez duela salduko kontratu honen xede den ekipamendua.
    3. Bi kuota ordaindu gabe uzten baditu, edo pagatzeko dagoen azkena, pagatzeko dauden kuota guztiak ordaintzeko betebeharra du BEZEROak. Horretarako, hau egingo du EUSKALTELek: ez-ordaintzearen unean ordaintzeko dauden kuoten zenbatekoaren araberako kargu bat bidaliko dio bezeroari, telekomunikazio-zerbitzuen kuotaren hurrengo hileko fakturan.
  • Sustapen-baldintzetako hileko kuotak, hitzartutako aldian, aukeratutako terminalaren arabera: 1 € / 2 € / 3 € / 4 € / 5 € / 6 € / 7 € / 8 € / 9 €/ 10 €/ 11 €/ 12 €/ 13 €/ 14 €/ 15 €/ 16 €/ 17 €/ 18 €/ 19 €/ 20 €/ 21 €/ 22 €/ 23 €/ 24 €/ 25 €.
  • Bi hilabete baino gehiagoko antzinatasuna duten Euskaltelen mugikorreko bezeroentzako eskaintza.

    Mugikorraren erosketa Kutxabanken bidez finantzatzeko sustapena

    Terminal mugikorra entitate mailegu-emailearen bidez finantzatzeko baldintzak: Kutxabank S.A.

    • BEZEROak konpromisoa hartzen du kontratazio-dokumentazioan zehazten den zenbatekoko 24 hileko kuota ordaintzeko. EUSKALTELen telekomunikazio-zerbitzuen hileroko fakturan bidaliko zaizkio kuota horiek bezeroari. Hori dela eta, EUSKALTELen telekomunikazio-zerbitzuetan baja emanez gero, hilabete igaro aurretik ordaindu behar ditu BEZEROAK pagatzeko dituen kuota guztiak, eta iraupen-konpromisorik baldin badu, penalizazioak ere ordaindu behar ditu telekomunikazio-zerbitzuari garaiz aurretik baja emateagatik.

    Kutxabanken bidez finantzatzen da gailua, eta bezeroak baldintza hauek bete behar ditu:

    • ITNa: %0,00 UTBa: %0,00
    • Finantzatutako zenbatekoa: Terminalaren zenbateko adierazia, hasierako ordainketa izan ezik, halakorik bada.
    • Irekiera-komisioa: Finantzatutako zenbatekoaren %0.
    • Garaiz aurretik atzera egiteagatiko komisioa: Finantzatutako zenbatekoaren %0.
    • Interesak: 0€
    • Kuota: Adierazitako terminalaren zenbatekoa zati 24: 1 € / 2 € / 3 € / 4 € / 5 € / 6 € / 7 € / 8 € / 9 €/ 10 €/ 11 €/ 12 €/ 13 €/ 14 €/ 15 €/ 16 €/ 17 €/ 18 €/ 19 €/ 20 €/ 21 €/ 22 €/ 23 €/ 24 €/ 25 €/ 26 €/ 27 €/ 28 €/ 29 €/ 30 €/ 31 €/ 32 €/ 33 €/ 34 €/ 35 €/ 36 €/ 37 €/ 38 €/ 39 €/ 40 €/ 41 €/ 42 €/ 43 €/ 44 €/ 45 €/ 46 €/ 47 €/ 48 €/ 49 €/ 50 €.
    • Amortizazio-sistema frantsesa.

    Terminal mugikor bat erosteko mailegua. Onesteko baldintzak bete beharko dira, eta entitate mailegu-emaileak aldeko azterketa egin beharko du aldez aurretik.

    UTBa ez da aldatzen epearen arabera, portzentajezko irekiera-komisiorik ez dagoelako.

    Kuotak ordaindu gabe uzten baditu, pagatzeko dauden kuota guztiak ordaintzeko betebeharra du BEZEROak. Horretarako, hau egingo du EUSKALTELek: ez-ordaintzearen unean ordaintzeko dauden kuoten zenbatekoaren araberako kargu bat bidaliko dio bezeroari, telekomunikazio-zerbitzuen kuotaren hurrengo hileko fakturan.