Zerbitzua kontratatu orduko has zaitezke Interneten nabigatzen, MIFI gailuaren bidez (Airbox 4G), zuntza instalatu arte itxaron beharrik gabe. Izan ere, gailuak SIM txartel bat du, abiadura maximoan nabigatzeko 400 GB-ko hasierako bonu bat duena 30 egunerako; nahikoa denbora da zure zuntzaren hornidura amaitzeko.
Horretarako, hauxe besterik ez duzu egin behar: SIM txartela MIFI 4G gailuan sartu, piztu eta gailu horrekin lotu Interneten nabigatzeko erabili nahi dituzun gailuak, gailuaren instalazio-gidan agertzen diren urratsei jarraituz.
Euskaltelek zuntza instalatutakoan, MIFI 4G gailua instalatutako bideratzaileari konektatu behar diozu USB atakaren bidez, zerbitzuak eskaintzen duen babeskopia funtzionalitatea erabat aprobetxatzeko.
Bideratzailean ez da beste konfiguraziorik egin behar MIFI gailuak babeskopia gisa funtziona dezan.
Nahikoa izango duzu Internetera konektatu nahi dituzun gailuak Livebox bideratzaileari lotzea (Ethernet bidez edo wifi bidez) eta babeskopia funtzionalitatea duen gure zuntz-zerbitzua (Urrezko Zuntza) erabat aprobetxatzen hastea.
Gogoan izan: oso garrantzitsua da MIFI 4G gailua bideratzailera USB bidez konektatuta egotea, babeskopia moduan funtziona dezan eta, hala, Interneteko seinalearen jarraitutasuna bermatu ahal izan dadin sare finkoan etenaldirik edo gorabeherarik gertatuz gero. Konektatuta ez badago, funtzionalitate hori ezingo da erabili.