ETEentzako pakete integral bat, hau guztia eskaintzen dizuna:
Prestazio handiko zuntza
Telefonogune birtual konbergentea
Datu mugagabeko mugikor-lineak
Zibersegurtasun integratua
Hori guztia pakete bakar batean, eta onura esklusiboak zerbitzuetan
Zer sartzen da?
Konektagarritasun aurreratua Abiadura handiko zuntza eta mugikorrerako babeskopia, negozioaren jarraitutasuna bermatzeko.
Hodeiko telefonogunea Postu finko eta mugikorrak eta lankidetzarako tresnak dituen operadore automatikoa.
Erabateko mugikortasuna Telefonogunean integratutako datu mugagabeko mugikor-lineak eta MultiSIMa.
Segurtasun integratua Sare finkoaren eta mugikorraren babesa zibererasoen aurka, Segurtasun Kudeatuarekin (5 erabiltzaile); sarea eta bezeroaren gailuak babesten eta monitorizatzen ditu.
Soluzio oso bat zure enpresaren komunikazioak maximizatzeko eta kostuak optimizatzeko diseinatua Zure enpresa hazi ahala erraz zabaltzeko aukera ematen du: egoitza, postu, linea eta erabiltzaile gehiago, etab.
Modalitateak
PYME Total 15
1 Gb/s-eko edo 10 Gb/s-eko zuntza eta mugikorrerako babeskopia
Operadore automatikodun telefonogunea
Postu finko aurreratu bat
Datu mugagabeak eta MultiSIMa dituzten 15 mugikor-linea
Zer zuntz-abiadura gomendatzen die Euskaltelek enpresei?
Zuntzeko abiadura egokiena zure enpresaren tamainaren eta eguneroko erabileraren araberakoa izango da. Oro har, zenbait langile eta hodeiko tresna dituzten ETEentzat, 1 Gb/s-eko zuntza gomendatzen da gutxienez; Euskaltelek eskaintzen duena bezalakoa. Egonkortasuna, azkartasuna eta etenik gabe lan egiteko gaitasuna bermatuko dizkizu. Gainera, mugikorraren babeskopiarekin dator, sarea erortzen bada ere erabiltzen jarraitzeko.
Zer da Euskaltelen enpresa-tarifetan agertzen den mugikorraren babeskopia?
Euskaltelen mugikorraren babeskopia zure enpresako Interneteko konexioaren jarraitutasuna bermatzen duen babes-sistema bat da. Zuntza erortzen bada, zerbitzua automatikoki aldatzen da sare mugikorrera, eta, beraz, negozioaren jarduera ez da gelditzen.
Zer da Euskaltelen telefonogune birtuala eta nola funtzionatzen du?
Euskaltelen telefonogune birtuala hodeiko sistema bat da, zure enpresaren komunikazio guztiak instalazio fisikorik gabe kudeatzeko aukera ematen duena. Linea finko eta mugikorrak plataforma berean konektatzen ditu, funtzionalitate hauek emateko: operadore automatikoa, dei-ilara, desbideratzeak, luzapenak...
Euskaltelen enpresa-tarifek segurtasun kudeatuko zerbitzu bat dute, sare finkoa eta mugikorra zibererasoetatik babesteko. Zerbitzu horretan, gailuen babesa, sarearen monitorizazioa eta mehatxuen aurreko defentsa sartzen dira. Erabiltzaile batzuentzako estaldura du, eta enpresaren ingurune digitalaren segurtasuna bermatzen du.
Zer abantaila dituzte Euskaltelen enpresako mugikorrek?
Euskaltelen enpresako mugikorrek linea mugagabeak dituzte, telefonogune birtualean integratua daude, eta kudeaketa bateratua dute; beraz, ekipoen arteko komunikazioa errazagoa da. Gainera, edozein lekutatik erabateko konektibitatearekin lan egiteko aukera ematen du, eta, hala, produktibitatea eta bezeroarentzako arreta hobetzen dira. Gainera, multiSIM eskaintzen dizugu, mugikor-lineako datuak beste gailu batzuetan erabili ahal izan ditzazun; tableta batean, adibidez.
Zer zuntz-mota eskaintzen die Euskaltelek enpresei?
Euskaltelek prestazio handiko zuntza eskaintzen du, XGS-GPON teknologiarekin. Horri esker, 1 Gb/s eta 10 Gb/s arteko abiadurak eskaintzen ditugu. Ezin hobeak dira ingurune profesionaletarako.
Enpresa hazi ahala, tarifa handitu dezaket?
Bai, soluzioak erraz eskalatzeko pentsatuta daude. Arazorik gabe gehitu ditzakezu erabiltzaileak, lineak, egoitzak eta zerbitzu gehigarriak.
Nola kontratatu Pyme Total tarifa, Euskaltelen enpresentzako zuntzeko eta mugikorreko tarifarik onena?
Enpresa-tarifa bat kontratatzeko, jarri harremanetan Euskaltelen talde komertzialarekin, orri honetan agertzen den zenbakian. Aholkularitza pertsonalizatua izango duzu, soluzioa zure negozioaren beharretara egokitzeko.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590