Zibersegurtasun aurreratua hodeiko zure sare finkorako
Zer da?
Hodeiko zibersegurtasuneko soluzio integrala, zure sarea babesten duena hardwarearen eta ezagutza teknikoen beharrik gabe. Trafiko guztia Euskaltelen saretik iragazten du, eta suebakia, antibirusa eta malwarearen aurkako babesa ditu.
Babes integrala hodeitik: suebakia, antibirusa, malwarearen aurkakoa, spamaren aurkakoa, ransomwarearen aurkakoa eta IPSak aktibo lehen egunetik.
Nabigazioaren eta aplikazioen kontrola: iragazi webguneak eta blokeatu aplikazioak erraz ataritik.
Kudeaketa erraza eta zentralizatua: bi faseko autentifikazioa duen ataria, denbora errealeko txostenak eta ezagutza teknikorik gabeko pertsonalizazioa.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Zibererasoetatik babestutako sare finko bat, urruneko sarbide segurua duena eta egoitzak eta gailu kritikoak zerbitzu kudeatu bakar baten barruan konektatzeko aukera ematen duena
Ohiko galderak
Zerbait instalatu behar al dut nire ekipoetan?
Ez, zerbitzua hodeian aktibatzen da, eta 30 bat minutuan erabilgarri geratzen da, software gehigarririk instalatu gabe.
Zer alde du antibirus tradizional baten aldean?
Antibirus batek gailua bakarrik babesten du; Network Plusek sare osoa babesten du, suebakia, IPSa, web-iragazkia eta aplikazio-kontrola baliatuta.
Egin al dezaket telelana modu seguruan?
Bai, zerbitzuak VPN urruneko sarbidea du 50 erabiltzailerentzat (10 aldi berean egoitza bakoitzeko), zifratua eta babes osoa duena.
Nola kudeatuko dut segurtasuna?
Bi urratseko autentifikazioa duen onlineko atari baten bidez (2FA). Webak iragaz ditzakezu, aplikazioak blokeatu eta txostenak kontsultatu.
Zer da SuperLAN?
Zerbitzu gehigarri bat da, Euskaltelen zuntz bidez zenbait bulego konektatzen dituena, sare pribatu bakar bat balira bezala.
Eta IP helbide finkoak behar baditut?
Egoitza bakoitzeko 1-25 IP finko kontratatu ditzakezu. Oso egokia da TPVetarako, zaintza-kameretarako edo barne-zerbitzarietarako.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590