Zure enpresaren fakturazio elektronikoa eta kudeaketa komertziala bateratzen dituen plataforma. Aukera ematen du fakturak igortzeko eta kobrantzak kontrolatzeko eta bezeroekiko harremana erraz kudeatzeko, araudia betez eta segurtasun-kopia automatikoak eginez.
Bete fakturazio elektronikoaren araudia eta saihestu zigorrak.
Optimizatu altxortegia: kontrolatu eta periodifikatu ordainketak, kobrantzak eta epemugak alertekin eta banku-berdinkatzearekin.
Aurreztu denbora: automatizatu zereginak eta murriztu giza akatsak prozesuak digitalizatuz.
Hobetu bezeroekiko harremana: antolatu lead-ak, aukerak eta kontaktuak CRM konektatu batean.
Jardun lankidetzan errazago: zure kudeatzailea zuzenean sartzen da fakturak berrikusteko eta esportatzeko.
Kudeatu gastuak eta tiketak mugikorretik, argazkiak aterata.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Tresna bakarra fakturatzeko eta bezeroak kudeatzeko, kostuak murriztuta eta bizkortasuna irabazita.
Ohiko galderak
Zer da "Fakturen eta bezeroen kudeaketa"?
Onlineko soluzio bat da, fakturazio elektronikoa, CRMa eta proiektuen kudeaketa plataforma bakar batean biltzen dituena.
Zer abantaila ditu Excelekin edo oinarrizko beste programa batzuekin alderatuta?
Prozesuak automatizatzen ditu, bankuak eta CRMak integratzen ditu, erroreak murrizten ditu eta faktura mugagabeak igortzea ahalbidetzen du.
Betetzen al du fakturazio elektronikoaren araudia?
Bai, egokituta dago Sortu eta Hazi Legera eta etorkizuneko lege-betebeharretara.
Partekatu al dezaket nire gestoriarekin?
Bai, zure aholkularia zuzenean sar daiteke eta esportatu ditzake fakturak.
Zer aurrezki sortzen du?
Kudeaketa administratiboko orduak murriztu eta giza akatsak gutxitzen ditu.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590