Zure enpresaren fakturazio elektronikoa eta kudeaketa komertziala bateratzen dituen plataforma. Aukera ematen du fakturak igortzeko eta kobrantzak kontrolatzeko eta bezeroekiko harremana erraz kudeatzeko, araudia betez eta segurtasun-kopia automatikoak eginez.
Legea betetzea bermatua: lanaldia erregistratzen eta gordetzen du 4 urtez.
Kanal anitzeko fitxaketa: sarrera, etenak eta irteera mugikorretik, PCtik edo tabletatik (aplikazioa edo weba).
Absentzien kudeaketa sinplifikatua: oporrak, baimenak eta bajak onlineko onespenarekin.
Bezeroei eta proiektuei denborak esleitzea.
Fitxatzea ahaztea saihesten duten alerta eta jakinarazpen automatikoak.
Fidagarritasun handiagoa: geolokalizaziorako aukera ematen du fitxaketa bakoitzean.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Bete araudia eta kudeatu denborak eta absentziak soluzio sinple eta merke batekin.
Ohiko galderak
Zer da Ordutegien Kontrola?
Euskaltelen lanaldia erregistratzeko eta kudeatzeko duen tresna da.
Zer gailurekin da bateragarria?
PCekin eta Android eta IOS gailuekin erabil daiteke.
Zer gertatzen da langile bati fitxatzea ahazten bazaio?
Abisu automatiko bat jasotzen du, eta administratzaileak zuzendu dezake erregistroa.
Betetzen al du araudia?
Bai, erregistroa 4 urtera arte gordetzen du eta ordutegia kontrolatzeko legea betetzen du.
Txostenak sortu al ditzaket?
Bai, Excel edo PDF formatuan esporta daitezke, orduak, proiektuak eta absentziak zehaztuta.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590