Zerbitzu honen bidez, zure negozioa nabarmendu egingo da bilatzaileetan, mapetan eta sare sozialetan, eta ikusgarritasun handiagoa eta bezero gehiago izango ditu. Aipamenak eta argitalpenak kudeatzen ditu, AAren laguntzarekin, webgune propiorik izan beharrik gabe.
Areagotu ikusgarritasuna bilatzaileetan, eta bikoiztu kontaktu-aukerak.
Sortu konfiantza eta sinesgarritasuna negozio-fitxak beti eguneratuta edukita Google Mapsen, Orrialde Horietan eta sare sozialetan.
Erakarri bezero berriak bisita fisikoekin amaitzen diren mugikorreko bilaketei esker.
Jaso adituen laguntza, zure onlineko presentziaren segimendua eta aldizkako txostenak.
Optimizatu zure denbora AAren laguntzarekin zenbait sare sozialetan postak aldi berean sortuz.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Zure negozioa Interneten aurkitzeko errazagoa, erakargarriagoa eta lehiakorragoa egiten du, webgune propioa izan beharrik gabe.
Ohiko galderak
Webgune bat izan behar al dut Presentzia Digitala erabiltzeko?
Ez. Web-orririk ez baduzu ere funtzionatzen du: negozio-fitxetan oinarritzen da bilatzaileetan, mapetan eta sare sozialetan.
Non agertuko da nire negozioa?
Funtsezko 50 plataforma digitaletan baino gehiagotan, hala nola Google Maps, Facebook, TripAdvisor edo Orrialde Horiak.
Erraz eguneratu al ditzaket nire datuak?
Bai, ordutegiak, helbidea, telefonoa edo argazkiak aldatu ahal izango dituzu kudeaketa-eremutik, eta kanal guztietan sinkronizatuko dira.
Emaitzen txostenak barne hartzen al ditu?
Bai, zure negozioaren onlineko bilakaerari buruzko txostenak jasoko dituzu, ikusgarritasun-metrikak eta sortutako kontaktuak barne.
Zer alde dago nire kabuz kudeatzearekin?
Presentzia Digitalak homogeneotasuna, eguneratze automatikoak eta zure Interneteko presentzia gainbegiratzen duten adituen laguntza bermatzen ditu.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590