Zure negozioak sare sozial nagusietan duen presentzia bultzatzen duen kudeaketa profesionaleko zerbitzua. Sortu eduki erakargarria, kudeatu aipamenak eta hobetu zure markaren ospea aholkulari aditu baten laguntzaz.
Sortu konfiantza: profil aktiboek sinesgarritasuna transmititzen dute eta bezero gehiago erakartzen dituzte.
Eragin erosteko erabakian: erabiltzaileen % 66k sare sozialak kontsultatzen dituzte produktu edo zerbitzu bat aukeratu aurretik.
Konektatu zure bezeroekin: ireki bi noranzkoko kanal bat, komunikatzeko eta feedback erabilgarria lortzeko.
Aurreztu denbora: aditu batek kudeatzen ditu zure argitalpenak eta edukien plana, zure negozioan zentratu zaitezen.
Hobetu zure onlineko ospea: Google Business Profilen eta beste plataforma batzuetan aipamenak eta erantzunak kudeatzea.
Jaso emaitzen txostenak: ikusi eragin-metrikak eta hobekuntza-proposamenak bezeroentzako eremu pribatu batean.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Bihurtu zure profilak erakusleiho digital aktibo eta profesional; ikusgarritasuna irabaziko duzu, bezeroak erakarriko eta fidelizatuko dituzu, adituek kudeatutako estrategia baten bidez.
Ohiko galderak
Zein sare sozialetan egon naiteke zerbitzu honekin?
Facebook, Instagram, LinkedIn, X edo Google Business Profile dauzkazu aukeran, zure helburuen eta bezeroen arabera.
Nork sortzen ditu edukiak?
Aholkulari aditu batek biltzen du zure negozioaren eta sektorearen informazioa, eta hura arduratzen da argitalpenen edukiak idazteaz eta maketatzeaz.
Jasoko al dut emaitzei buruzko txostenik?
Bai, sei hilean behin, txosten bat izango duzu, eragin-datuak eta hobekuntza-proposamenak biltzen dituena, eta, gainera, eremu pribatu batera sartu ahal izango zara txostenak eta prestakuntza-materialak ikusteko.
Zer gertatzen da aipamen negatiboak jasotzen baditut?
Aditu-taldeak lagunduko dizu haiek kudeatzen, eta zurekin adostuko du zein den erantzunik onena zure negozioaren izen ona zaintzeko.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590