PCak eta zerbitzariak mehatxu aurreratuetatik babesten ditu antibirusa, EDRa eta ahultasunen kudeaketa agente bakarrean erabiliz. Zerbitzu hau Euskalteleko adituek kudeatzen dute erabat, segurtasun osoa bermatzen du eta zure enpresari negozioan zentratzeko aukera ematen dio.
Babes integrala: kanpoko eta barneko mehatxu ezagun edo berrien aurrean. Honako hauek barne hartzen ditu: antibirus aurreratua, babes aurreratua (EDR) eta ahultasunen kudeaketa.
Beti eguneratua: automatikoki sartzen ditu detektatutako azken mehatxuak.
Erabateko ikusgarritasuna: denbora errealean monitorizatzen ditu ekipoen egoera eta ahultasunak.
Errendimendu optimoa: gailuen erabilera normalari eragin gabe babesten du.
24x7 laguntza aditua: hasierako konfigurazioa eta laguntza Euskaltelen zibersegurtasun-taldearen esku.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Mantendu seguru zure ekipoak birusen, ransomwareen eta eraso aurreratuen aurrean, adituek kudeatutako soluzio osatu eta arin baten bidez.
Ohiko galderak
Zer alde du antibirus tradizional baten aldean?
Malware ezaguna detektatzeaz gain, ohiko antibirus batek identifikatzen ez dituen prozesu susmagarriak eta mehatxu berriak (Zero-Day) blokeatzen ditu.
Zer alde dago Zure Mugikorreko Segurtasunarekin?
Zure Gailuko Segurtasuna PCetarako eta zerbitzarietarako pentsatua dago; Zure Mugikorreko Segurtasunak, berriz, smartphoneak eta tabletak babesten ditu.
Sareko segurtasuna (Network Plus edo Segurtasuna Zure Egoitzan) baldin badut, behar al dut hau?
Bai, sareko soluzioek analizatu ezin dituzten barne-mehatxuen eta trafiko zifratuaren aurrean babesten duelako.
Baliabide asko kontsumitzen al ditu ordenagailuan?
Ez, optimizatuta dago errendimenduan ahalik eta gutxien eraginda segurtasun maximoa eskaintzeko.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590