Enpresako posta elektronikoaren babes aurreratu bat, phishinga, malwarea eta spama blokeatzen dituena sarrerako ontzira iritsi aurretik. Office 365ekin, Gmailekin edo zerbitzari propioekin bateragarria da. Euskaltelen kudeatzen du, bezeroaren esku-hartze ahalik eta txikienarekin.
Babes osoa: spama, phishinga eta postako eraso aurreratuak iragazten ditu.
Eraginkortasun frogatua: phishinga % 99,2 murrizten du AAri eta ikaskuntza automatikoari esker.
Ezarpen azkarra eta gardena: Microsoft 365, Google Workspace edo zerbitzari propioekin integratzen da.
Denbora errealeko blokeoa: mezu guztiak analizatzen ditu erabiltzailearen postontzira iritsi aurretik, baita barrukoak ere.
24x7 laguntza aditua: zibersegurtasun-taldeak kudeatua eta monitorizatua.
Zer ekarpen egiten diogu zure negozioari?
Murriztu nabarmen posta elektroniko bidezko erasoen arriskuak, zure enpresa phishing eta ransomwaretik babestuz, adituek gidatutako soluzio azkar hedatzeko baten bidez.
Ohiko galderak
Zenbat lizentzia kontratatu behar ditut?
Zure erakundeak dituen posta-kontuak adina.
Antibirus edo firewall bat badut, zer ematen dit?
Zure posta elektronikoko segurtasunak eraso sofistikatuak detektatzen eta blokeatzen ditu (beste sistema batzuek detektatu ezin dituztenak), eta mezuan bertan jarduten du, hura erabiltzaileari iritsi aurretik.
Edozein posta-soluziorekin funtzionatzen al du?
Bai, hodeiko zerbitzuekin (Microsoft 365, Google Workspace) zein norberaren edo hirugarrenen posta-zerbitzariekin integratzen da.
Erabiltzaileen ekipoetan baliabiderik kontsumitzen al du?
Ez, analisia eta blokeoa hodeian egiten dira, gailuen errendimenduari eragin gabe.
Nork kudeatzen du zerbitzua?
Euskalteleko zibersegurtasun-taldeak 24x7 kudeatuko du, eta hasierako konfigurazioa pertsonalizatua da.
Gure zerbitzuren bat kontratatu nahi baduzu
Deitu doan astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 16:00etara.
Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com. Info gehiago: hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara, deitu zenbaki honetara: 900 840 590