Honor 200 Smart 5G, luze irauten duen bateria eta pantaila erraldoia
Bateria, pantailaren tamaina, biltegiratzeko ahalmena, kamerak eta prezioa dira mugikorra aldatu nahi duzunean kontuan hartzen dituzun lehenengo ezaugarriak. Eta Honor 200 Smart 5G modeloak oso nota onarekin gainditzen du proba hori. Xehetasun guztien berri emango dizugu hemen.
Kalitatezko argazkiak: 50 MPX
Honor 200 Smart terminalak 50 MPX-eko kamera nagusia du atzealdean irudi-kalitate handia lortzeko, eta 2 MPX-eko sakonera duen lente bat, aukera emango dizuna desfokuratzea baliatzeko argazkietan.
Eta selfiak egiteko eta zure sareetan partekatzeko, 5 MPX ditu aurrealdeko kamerak.
Argazkiak eta bideoak gordetzeko ahalmen handia duen mugikor baten bila bazabiltza, Honor 200 Smart-ek 60.000 argazki gordetzeko aukera ematen dizu 256 GB-ko barne-memorian.
6,8"-ko pantaila handia
6,8 hazbeteko pantaila izateaz gain, beste ezaugarri interesgarri batzuk ere baditu telesailak eta filmak telefonoan ikustea atsegin baduzu.
Izan ere, egoera bakoitzerako behar duzun distira emango dizu beti terminalak: 850 nit dituenez, distira-maila gorenean du, primeran ikus dezazun pantaila, baita eguzki bete-betean ere; eta, ilun dagoenean, 2 nit-era jaitsiko da distira automatikoki, ikusmenari kalterik ez eragiteko.
Soinu-kalitateari dagokionez, Honor 200 Smart terminalak % 300eko bolumen handiko modua du, ahotsak argi eta ondo entzun daitezen.
Honor modelo berria kolpe eta erorikoei aurre egiteko gai da, eta hala egiaztatzen du SGS Premium Performance Suitzako ziurtagiriak; hautsak eta urak ere ez diote kalterik eragiten, euriak bustitzen badu edo ustekabean uretara erortzen bazaizu.
Luze irauten duen bateria
Egun osoan erabili ahal izango duzu zure Honor 200 Smart terminala, kargatu beharrik gabe. Izan ere, 5200 mAh-ko bateriak bideoak ikusteko, musika entzuteko eta deiak egiteko ordu asko eta asko ematen dizkizu. Esate baterako, abestiak 55 orduz entzuteko.
Eta bateriarik gabe gelditzeko zorian zaudenean, energia ultraaurrezteko modua balia dezakezu, luzeago iraun dezan. Adibidez: modu hori baliatuta, 60 minutuz hitz egin dezakezu, nahiz bateriaren % 2 bakarrik gelditu.
Snapdragon 4 Gen 2 prozesadore ahaltsuak errendimendu eta abiadura handia emango dizkizu, bai eta energia-efizientzia handia ere.
5G konexioa du, Android 14 sistema eragilea, eta 4 GB-ko RAM memoria.