EuskaltelEuskaltel

Honor 400 Lite 5G: Adimen artifiziala klik bakoitzean

AAren magia eskueran izango duzu argazki eta bideoetan Honor 400 Lite 5G-rekin.

AA kameraren botoiari esker, argazkiak azkar, arin eta ahaleginik gabe egin daitezke. . Sakatu eta desblokeatu ikus-adimena, eta kito, argazkia prest.

Behatza irristatzen baduzu, zooma egingo duzu, eta sakatuta edukiz gero, bideoa grabatuko duzu.

Urpeko botoia du, gainera, ur azpian ere argazkiak egiteko, eta kaleko erretratu zoragarriak izango dituzu edozein une eta tokitan.

Begira nolakoa den Honor 400 Lite 5G-ren kamera-sistema : 108 MP-eko kamera nagusi bat, 5 MP-eko kamera angeluhandi bat, 16 MP-eko aurrealdeko kamera bat, eta maila profesionaleko 3D efektuak dituen betegarri-argia.

Pantaila: distira eta garbitasun ezin hobeak

Jakin nahi duzu nolakoa den Honor 400 Lite 5Gren AMOLED pantaila?

3500 nit-eko distira, 120 Hz-eko freskagtze-tasa, 6,7 hazbeteko tamaina... eta garbi ikusten da, baita eguzkiaren zuzeneko argipean ere.

Eta begiak zaintzen ditu, gainera. Indargabetze dinamikoko pantaila eta argi ahultzeko aukera eskaintzen ditu, besteak beste.

Arina eta erresistentea

Elegantea eta erraz erabiltzekoa Halakoxea da Honor 400 Lite 5G telefonoa, eta, horretaz gainera, bikain konbinatzen ditu ukimen leuna eta erresistentzia. Hautsaren aurka, IP65 ziurtagiria dauka; erorketen aurka, berriz, bost izarreko SGS ziurtagiria.

Ahalmen handiko biltegiratzea

Honor 400 Lite 5G terminalak 256 GB gordetzeko aukera ematen dizu dokumentuak, argazkiak eta irudiak gordetzeko.

Autonomia eta ahalmena

Denbora gehiagoz konektatuta egon zaitezen eta potentzia optimizatua izan dezazun, Honor 400 Lite 5G modeloak 5230mAh-ko bateria eta 35 W-eko HONOR SuperCharge kargagailua ditu.

Sistema eragilea eta osagarriak

Honor 400 Lite 5Gren sistema eragilea MagicOS 9.0 da (Android 15-en oinarritua).

Jarioa bermatuta dago, baina, gainera, telefonoak xehetasun bereizgarri gehiago ere baditu, hala nola ukitu bakarrarekin momentuan desblokeatzeko aukera eta keinu multitaktilak.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.