EuskaltelEuskaltel

Honor X8, diseinu ultrafinaren garaipena

Honor X8-ak diseinu arina du nortasun-ikur gailena. 7,45 mm-ko gorputz fin-fina eta 177 gramoko pisua ditu ertz fin eta biribilduko terminal dotore honek.

Erabilerraza eta 6,7"3ko FullView HONOR pantailaduna, gehiago eta hobeto ikusteko. Izan ere, 90 Hz6-ko eguneratze-maiztasunari esker, arinago eta garbiago ikusten da. Eta TÜV Rheinland Low Blue Light ziurtagiriak panelaren argia murrizten du eta, hala, begietako nekea murrizten. Aldea nabarituko duzu!

Kamerei dagokienez, nabarmentzekoak dira 64 MP-eko funtzio anitzeko kameralaukoitza, 5 MP-ko kamera angeluhandi bat, sakonerako kamera bat eta makro kamera bat. Harrituta utziko zaitu Gaueko Moduak, eta, gainera, grabazioak egin ahal izango dituzu atzeko eta aurreko kamera batera erabiliz. Zure argazkiak askotarikoak izateko, inoiz baino gehiago, eta angelu eta ikuspegi berriak probatzeko.

6 GB-ko memoria duzu argazkiak gordetzeko, eta, horretaz gainera, beste 2 GB, memoria zabaltzeko teknologia adimentsuari esker.

Prozesadorea ere berrikuntzaren mirari bat da. 6 nm-ko prozesuan integratutako SoC Snapdragon 680ari esker, HONOR X8a azkarra eta eraginkorra da. Gainera, barne-biltegi gisa 128 GB dituela kontuan harturik, ez duzu batere arazorik izango zure aplikazio gogokoenak instalatzeko eta eguneratzeko.

22,5 W-eko SuperCharge HONOR teknologia sendoa baterian ere hautematen da. Hamar minutuko karga bakarra eginda, aukera izango duzu 3 orduz nabigatzeko, txateatzeko edo erreproduzitzeko. Gehiago eta hobeto egiten du dena. Ezin besterik esan.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.