EuskaltelEuskaltel

iPhone 14 berria, lehen baino are hobea

iPhone-ren modelo berri bakoitzak berrikuntzak dakartza, eta are indartsuago bihurtzen dute telefonoa. Hauek dira iPhone 13 aurreko modeloaren eta iPhone 14 berriaren arteko desberdintasun nagusiak:

  • Kamera hobeak: ez hainbeste pixeletan (lehengoek bezala, 12+12 MPX dituzte), baina bai irudiaren kalitatean. iPhone 14k argi gutxiko irudien tratamendua hobetzen du Photonic Engine teknologiari esker. Hau da, argi gehiago zure argazkietarako.
  • Chip A15 Bionic, 5 nukleoko GPUarekin: iPhone 13k 4 nukleo zituen. Horrek esan nahi du abiadura handiagoa izango duzula jokoetarako edo errealitate areagotuko aplikazioetarako.
  • Bideo-grabazioko Ekintza modua: Lehenbizikoz iPhone 14an. Orain, mugimendua duen eszena bat pultsuan grabatzen duzunean, ez da nabarituko ohiko dardara.
  • Autonomia handiko bateria: 80 orduko musika-erreprodukzioa.
  • Xehetasun guztiak emango dizkizugu orain.

    Nolakoak dira iPhone 14ren kamerak?

    Bada, esan bezala, onenak dira argi gutxiko inguruneetarako, Photonic Engineri eta lehen baino % 10 argi gehiago ematen duen flashari esker.

    12 MPX-eko kamera nagusia: nobedade nagusia lente-irekiera handiagoa da (f/1,5erainokoa), bai eta sentsore handiago bat ere, argazkiak lehen baino % 49 argitsuago ateratzeko. Gaua modua eta Erretratu modua ditu, atzealdea desfokuratu ahal izateko.

    Cámara 12 MPX ultra gran angular: amplitud de plano 120° y fotos hasta dos veces más claras. La apertura es de f/2,4.

    12 MPX-eko objektibo ultraangeluhandiko kamera: 120°-ko plano-anplitudea; eta argazkiak, lehen baino bi aldiz argiagoak. f/2,4ko lente-irekiera.

    12 MPX-eko True Depth kamera: aurreko kamerak fokuratze automatikoa eta f/1,9ko lente-irekiera ditu. Orain, selfieek anplitude handiagoa dute, kuadrillako argazkiak atera nahi dituzunerako.

    Bideo-grabazioan, ikusi duzunez, Ekintza modua da nobedaderik handiena; baina ezin ahatz dezakegu Applek iPhone13rekin estreinatu zuen Zinema modu ikusgarria. iPhone 14k hobekuntza bat gehitu dio eszena bakoitzeko protagonista automatikoki hautatzeko funtzioari: 4K grabazioa 2 f/s-rekin.

    Eta kalitate handiko argazki eta bideo horiek guztiak gordetzeko, 128 GB dauzka Iphone 14k.

    Nolakoak da iPhone 14ren pantaila?

    iPhone estandarraren tamaina klasikoa du: 6,1 hazbete.

    Ceramic Shield-en kristal supererresistente batekin babestuta dago pantaila. Urari ere euts diezaioke: 6 metroraino, gehienez 30 minutuz.

    Pantaila-motari dagokionez, Super Retina XDR eta OLED da, eta, horri esker, kontraste eta distira handiagoa du. Gainera, erosoagoa izateko, giro-argira egokitzen da.

    Kristalezko aurrealdea eta atzealdea kalitate aeroespazialeko aluminiozko egiturarekin osatzen dira.

    Horregatik da hain berezia iPhone.

    Zenbat irauten du iPhone 14ren bateriak?

    Beti bezala, erabileraren araberakoa da, baina Applek modua aurkitu du mugikorra ez dadin itzali elkarrizketa batean zaudela.

    Kalkulu hauek egin ditu Applek zuretzat lagungarri izateko:

    iPhone 14k 3.279 mAh-ko bateria du: 20 orduz erreproduzi ditzakezu bideoak harekin.

    Zerk egiten du desberdin iPhone 14?

    Ikusi duzu zer berritasun eta desberdintasun dituen iPhone 14k iPhone 13rekin alderatuta. Baina bukaerarako utzi dugu onena. Istripuak detektatzeko sistema berria.

    iPhone berriak gai dira parametro batzuk neurtuz autoan kolpe handiren bat hartu duzun jakiteko. Hori detektatutakoan, automatikoki, 112 zenbakira eta zure larrialdi-kontaktuetara deitzen dute. Eta une horretan estaldurarik ez baduzu, satelite bidez konektatzen dira.

    Segurtasun-gehigarri bat da, eta mugikorra erabilgarri egiten duten funtzio horietako bat.

    Ordaindu epeka Euskaltelekin.