

Motorola Moto G86: dotorezia eta itotzeen aurkako babesa
Diseinu dotorea eta babes handia uztartuz, horra hor Motorola Moto G86 modeloa.
Estiloari dagokionez, goxotasuna eta erosotasuna ematen duen soft luxe testura du.
Erresistentzia, hezetasunarekiko babesa eta iraunkortasuna kategoria militarrekoak ditu, eta Corning Gorilla Glass 7i kristala du, erorketa eta urradurekiko erresistentzia bikoitzekoa. Iraun dezake hainbat metrora urperaturik ere; IP68/IP69 ziurtagiriak berresten du hori.
Ikusizko entretenimendua ziurtatuta dago
Pantaila 6,67"-ko pOLED Super HD da, kontraste infinitukoa, HDR10+ estandarra eta 4500 nit dituena eta kolore eta xehetasun apartak eskaintzen dituena.
Soinuari dagokionez, streaming bidezko erreprodukzioek eta audioek soinu garbiagoa eta inguratzaileagoa izango dute Dolby Atmosi esker.
Egin irribarre argazkirako
50 MP-eko kamera eta Sony LYTIA 600 sentsorea nabarmentzen dira Motorola Moto G86 mugikorraren argazki-sisteman. Ez izan iluntasunaren beldur, eta erakutsi zure profilik onena Erretratu moduarekin edo ukitu zinematografikoarekin.
Bereizmen handiko selfieak ere egin ditzakezu 32 MP-eko kamerarekin, eta tankera profesionaleko 4K bideoak grabatu Quad Pixel teknologiari esker.
Eta xehetasunik ñimiñoenetara hurbildu Macro Vision kamerarekin.
40 ordu baino gehiagoko autonomia
Erabili 41 orduraino etenik gabe bideoak ikusten edo jolasten, Motorola Moto G86ren 5200 mAh-ko bateriari esker.
Kargatzeko, berriz, 30 W-eko TurboPower kargarekin minutu gutxi batzuk aski dira.
Bizkortasuna eta 5Ga
MediaTek Dimensity 7300 prozesadorea eta 5G sareen abiadura dira Motorola Moto G86ren bizkortasunaren eta errendimendu onaren arrazoiak.
8 GB-rainoko RAM memoriarekin eta 256 GB-ko biltegiratzearekin (1 TB-ra handitu daiteke), aldi berean hainbat gauza egiteak ez du arazorik sortzen. Eta beti hor duzu memoria hedatzeko funtzioa, biltegiratzea RAM memoria birtual bihurtzeko, behar izanez gero.
Premium xehetasun gehiago
Amaitzeko, Motorola Moto G86 mugikorraren zenbait premium xehetasun kontatuko dizkizugu:
• Moto Unplugged, ezinbestekoa lehenesten laguntzeko.
• Moto Secure, zure datuak beti babestuta izateko.
• Smart Connect, beste pantaila batzuekin sinkronizatzeko.