

OPPO A5 Pro 5G: irauteko diseinatutako telefono bat
Telefono mugikor gutxik dute uraren, hautsaren eta kolpeen aurkako maila militarreko babesaren ziurtagiria, eta indargetze bionikoari esker lortzen du ezaugarri hori. Hala, berma dezakegu OPPO A5 Pro 5G irauteko diseinatutako telefono bat dela.
Beti erantzuten duen pantaila
1000 niteko pantaila ultradistiratsua da OPPO A5 Pro 5G mugikorraren beste lorpen handietako bat.
Distira eta ikusgaitasuna mantentzen ditu, bai eta eguzki-argi biziarekin ere; gainera, eskularruak jantzita dituzula ere erabili ahal izango duzu, erantzuteko ahalmena izaten jarraitzen baitu Glove Touch teknologiari esker.
Beti dago seinalea
Badakizu zer den AI LinkBoost 2.0? OPPO A5 Pro 5G gailuaren algoritmoa da, aukera ematen dizuna une oro seinale sendo, fidagarri eta arina izateko une eta egoera guztietan.
Surround 360° antena ahaltsua ere badu. Eta pantaila horizontalean atzerapenik gabeko joko-saioak egiteko antena espezifiko bat ere bai.
Arintasun handiagoa, kontsumo txikiagoa
OPPO A5 Pro 5G mugikorraren errendimenduaz ari gara orain.
MediaTek Dimensity 6300 prozesadoreak errendimendua hobetzen du eta energia-kontsumoa murrizten.
Gainera, Trinity Enginerekin, arintasuna serietik datorkio sistemari.
Bestalde, OPPO A5 Pro 5G mugikorrak datuak gordetzeko espazio librea dauka, bai eta memoria areagotzeko aukera ere.
Bateria iraunkorra
OPPO A5 Pro 5G modeloak ahalmen handiko bateria dauka, 5800 mAh-koa, egun oso bat irauten duena kargatu gabe.
Behar duzunerako, 45 W-eko SUPERVOOCTM kargatze ultralasterra du.
Zure egunerokorako kamerak
Argazkiak egin nahi dituzu? OPPO A5 Pro 5G-ren 50 MP-eko kamera ultragarbiarekin, xehetasun guztiak harrapatuko dituzu. 2 MP-eko bokeh lentearekin batera, erretratu bikainak egiten ditu.
Moldaketaren bat behar duzu? AAk lagunduko dizu. Ezabatzeko, argitzeko, talde-argazkiak sortzeko... aukera duzu.
OPPO A5 Pro 5G-ren bideoak eta soinua
Klip animatu bat nahi duzu? Erabili Livephoto.
Eta ezagutu Dual-View funtzio berria: aurreko eta atzeko kamerak aldi berean erabilita bideo bat grabatzeko aukera ematen du.
Bideoak eta audioak beti entzungo dira merezi duten moduan, superbozgorailu estereo dualen bidez.