

OPPO A80, kargatze bizkorra Supervooc teknologiari esker
Presaka ibiltzea ez da ona, eta OPPOk A80 smartphone berria atera du, zure egunerokoan laguntzeko. Beti zugan pentsatzen duenez, 45 W-eko Supervooc kargatze bizkorrarekin dator OPPO A80-a, gailua di-da batean kargatzeko. Konektatu eta deskonektatu.
Presaka bazabiltza eta mugikorra bateriarik gabe baduzu, ahalik eta denbora laburrenean bateria erabat beteko dizun kargatze-aukera behar duzu. OPPO A80-ak 30 minutuan egingo du hori. Izan ere, % 50eraino kargatuko dizu ordu-erdian.
OPPO A80-a hori baino gehiago da. Karga ultrabizkorra 5.100 mAh-ko bateria handi batekin osatzen du; egun guztian irauteko eta lau urtetik gora “berritan bezala” mantentzeko diseinatuta dago.
Erabiltze-abiadura handiagoa, AAren bidez
Adimen artifizialaren azken nobedadeak dakartza OPPO A80-ak; adibidez, LinkBoost teknologia, inoiz baino konektatuago egon zaitezen.
Sare-aldaketak eta seinale-berreskuratzeak baliatuta eta asetzea hobetuta, konexio arinagoa, errazagoa eta jarraituagoa eskaintzen du, eta erabilera partekatua bizkorragoa eta nabigatze-prozesua zehatzagoa dira, edozein izanik ere sarearen baldintzak.
Arintasun perfektua bermatzen dizu OPPOk gutxienez 50 hilabetez. Lau urte luzez telefono berria duzula irudituko zaizu. Telefono hau % 10 baino gutxiago zahartzen da 50 hilabetez ohiko moduan erabilita.
Abiadura eta memoria handiagoak
Gaur egun mugikorrak nola erabiltzen ditugun ere hartu du kontuan OPPOk. Gauza guztietarako erabiltzen dugula jakinik, RAM handiagoa dauka A80-ak, mugikorraren memoriarekin gauza gehiago egiteko aukera izan dezazun.
Zure smartphonea aldi berean egiteko askotan erabiltzen ari bazara ere, arintasunez eta ezin hobeto funtzionatzen jarraituko du. Izan ere, baliabideen aldetik larri dabilenean, biltegiratze-memoria (ROM) hartu eta funtzionamendu-memoria (RAM) bilakatzen du.
AA bidezko azken belaunaldiko kamera-sistema
Eta, nola ez, abantaila horiez guztiez gainera, AA bidezko azken belaunaldiko kamera-sistema bat du OPPO A80-ak, errazago egin ditzazun argazki eta bideoak.
Kamera nagusiak (50 MP) goi-mailako hardwarea eta AAko algoritmo adimendunak erabiltzen ditu. Hala, irudi ultragarbiak, superrealistak eta zehaztasun handikoak lortuko dituzu