EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy A16 5G, denbora gehiagoz eguneratua

Telefono gutxik bermatzen dizute zerbitzu iraunkor bat sistema eragilearen eta segurtasun-sistemaren eguneratzeari dagokionez. Eta, horretan, Samsung Galaxy A16 5G modeloa nabarmendu egiten da. Horrek aukera emango dizu mugikorraren bizitza luzatzeko eta denbora gehiagoz gozatzeko haren 6,7"-ko murgiltze-pantailaz , haren hiru kamera nagusiez edo 5G konexioko abiadura handiagoaz. Xehetasun guztiak aztertuko ditugu.

6 eguneratze bermatuta

Esan bezala, hori da Samsung Galaxy A16 5G-ren nobedade handienetako bat. Android sistema eragilearen 6 eguneratze ere barne hartzen dituen zerbitzu bat, segurtasun handiagoa izan dezazun eta mugikorrak luzaroago iraun dezan.

Serieko sistema eragilea Android 15 da da, eta horrekin batera, 4 GB-ko RAM memoriak, octa-core prozesatzaile indartsuak eta 5G konektibitateak bizkortasun handia emango dizute jolasteko, lan egiteko edo edukiak ikusteko garaian.

Murgiltze-pantaila erresistentea

Irudiaren jario ezin hobeari eta 6,7 hazbeteko pantailari esker, bete-betean sartuko zara zure telesail gogokoenetan. Formatu handikoa da, eta kolore biziagoak eta kontrastedunak ditu, Super AMOLED pantailari eta 1080 x 2340 px-eko FHD+ bereizmenari esker.

Eta nolako diseinua du? Heltzeko modu oso erosoa izango duzu, Samsung Galaxy A16a mehea baita, 7,9 mm-koa. Era berean, hautsaren eta uraren aurkako erresistentzia handia du.

Hiru kamera, 50 Mpx

Argazkigintzari dagokionez hiru kamera ditu, 50 Mpx, garbitasun eta argitasun handiko argazkiak egiteko, baita gauez ere.

50 Mpx-eko kamera nagusiak autofocus eta 10x-erainoko zoom digitala ditu. Paisaia zabaletarako lente ultraangeluhandia 5 Mpx-ekoa da, eta 2 Mpx-eko sentsore makroak detaile txikiak harrapatuko ditu.

13 Mpx-eko aurrealdeko kamerarekin egiten dituzun selfietan ere nabarituko dituzu xehetasun horiek, eta bikain geldituko zaizkizu sare sozialetan.

Eta zure argazki guztiak mugikorrean denbora luzeagoan gordetzeko, maiz deskargatu beharrik izan gabe, Samsung Galaxy A16k 128 GB-ko barne-memoria ematen dizu.

Bateria egun osorako

Bateriaren iraupena ez da arazo bat Samsung Galaxy A16rentzat; izan ere, 5.000 mAh-ko bateria duenez, egun bat baino gehiago irauten du. Eta, bukatzen zaizunean, denbora gutxi beharko duzu bete-betea edukitzeko, kargatze oso azkarrari esker.

Azkenik, gustatuko zaizun azken xehetasun bat: Galaxy A16k NFC du; beraz, mugikorrarekin ordainketak egin ahal izango dituzu segurtasun osoz.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.