EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Redmi 14T: maisulanak irudietan azken belaunaldiko Leica optikarekin

Teknologiari eskutik heldu eta aurrera egiten ari da Xiaomi, zure egunerokoa errazagoa izan dadin. Redmi 14T smartphonearekin, benetako maisulan diren irudiak sortu ahal izango dituzu: punta-puntako irudiak, AAren onura guztiei esker.

Leica Summilux lente optikoa

Xiaomi Redmi 14T-a azken belaunaldiko Leica optikaz hornituta dator. Horrek esan nahi du lente profesionalen multzo bat izango duzula zure zerbitzura argazkirik onenak egiteko.

Xiaomi 14T-aren Leica Summilux lente optikoak irekiera handia eta errendimendu optiko bikaina ditu. Argi gutxi dagoenean xehetasunak ongi ikusteaz gain, kolore, kontraste eta bereizmen ezin hobearekin erreproduzitzen ditu irudiak.

Irudi-gaitasunen erabateko hobekuntza

Ezusteko gehiago ere baditu Xiaomiren kamera-sistemak. Xiaomiren AISP dauka Redmi 14T-ak, eta, horri esker, CPU, GPU, NPU eta ISPren potentzia informatikoa integratzen du Xiaomi HyperOS-en bidez. Horren ondorioz, software eta hardwarearen fusio perfektua lortzen da argazkigintza konputazionaleko gaitasun aurreratuetarako, eta horrek nabarmen hobetzen du irudien prozesamenduaren eraginkortasuna, hasieratik bukaerara.

AA aurreratua esku-eskura

AA aurreratua inoiz baino eskurago duzu zure zereginak errazteko. Xiaomi Redmi 14T gailuak gailuko eta hodeiko prozesamendua aprobetxatzen du produktibitatea handitzeko, modu adimentsuagoan mugitzeko eta edukia errazago sortzeko.

AAko esperientzia intuitibo eta moldakorra eskaintzen digu Xiaomik, eta tresna ahaltsu eta egoera guztietarako egokiak.

Azken belaunaldiko AAko pantaila

Eta bistaratzea are hobea izan dadin, Xiaomiren Redmi 14T modeloak 6,67 hazbeteko pantaila laua du, alaka ultramehe batekin eta 1,5K bereizmen ultraargiarekin.

Gainera, argi-material pertsonalizatu berriak ditu, pantaila ahaltsuagoa lortzeko.

Eta, amaitzeko, 4000 nit-eko distira maximoa, 144 Hz-eko freskatze-tasa, 446 puntu hazbeteko pixel-dentsitatea eta 12 biteko kolore-sakonera. Punta-puntako teknologia guztia zure zerbitzura.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.