EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Redmi Note 14 5G terminala, AA kalitateko argazkiekin

Xiaomi Redmi 14 5G modeloaren 108 MPX-eko kamera hirukoitza ezin hobea da kalitatezko argazkiak egiten dituen mugikor bat nahi dutenarentzat. Horri biltegiratze-ahalmen handia, bateria oso iraunkorra eta begi-babesa duen pantaila handia gehitzen badizkiozu, smartphone ahaltsu bat duzu oso prezio onean. Xehetasunak emango dizkizugu orain.

AA kamera hirukoitza

Adimen artifizialak asko hobetu du mugikorretako kameren kalitatea, eta, Xiaomi Redmi Note 14aren kasuan, posible egiten du irudi bateko elementuak ezabatzea edo zure argazkietarako zeru desberdin bat aukeratzea.

Kamera nagusiak 108 MPX ditu, f/1.7 irekiera, kalitate-galerarik gabeko zooma, OIS eta EIS egonkortze optikoa (zure argazkiak eta bideoak mugituta atera ez daitezen) eta RAW domeinuaren algoritmoa (gaueko eszenetan ahalik eta xehetasun eta argitasun handiena izan dezazun).

Xiaomi Redmi Note 14 modeloaren kamera hirukoitza osatzeko, 8 MPX eta f/2.2 irekierako sentsore ultrapanoramiko bat eta 2 MPX eta f/2.4 irekierako xehetasun txikietarako makro kamera bat erabiltzen dira.

Aurrealdean dagoen selfie-kamerak 20 MPX ditu, eta zure erretratuen edertasun-modua are gehiago hobetzeko algoritmoak ditu.

Pantaila handia, begi-babesarekin

Oso garrantzitsua da begiak zaintzea pantailaren aurrean hainbeste denbora pasatzen dugunean. Xiaomi Redmi Note 14ak lasaitasuna ematen dizu, begi-babes ziurtatua du eta. Gainera, distira handiari esker, baldintza onenetan ikusi ahal izango duzu, baita eguzkiaren zuzeneko argipean ere.

Pantailaren datu gehiago: bereizmena 2400x1080koa da, eta OLED teknologia eta 120 Hz-eko eguneratze-maiztasuna ditu. Gainera, Corning Gorilla Glass 5 beira supererresistenteak babesten du.

Zure bideo gogokoenak 6,67 hazbeteko pantailan ikusiko dituzu. Eta pantailan dago desblokeatzeko hatz-marken sentsorea ere.

Diseinuari dagokionez, Xiaomi Redmi Note 14 ezin hobeto egokitzen da eskuan, 190 g pisatzen du, eta estuagoa da beste batzuk baino. Neurri hauek ditu: 162,4 mm luze, 75,7 mm zabal eta 7,99 mm lodi.

Uraren eta hautsaren aurkako erresistentzia ziurtatua du.

Biltegiratze eta bateria gehiago

Biltegiratze-ahalmen handiko mugikor baten bila bazabiltza, Xiaomi Redmi Note 14ak 256 GB ematen dizkizu. Giga pila bat dira, zure oroitzapen guztiak beti zurekin telefonoan eramateko.

Bateriaren iraupena ere ez da arazoa Redmi Note 14-arentzat, bere 5.110 mAh-ek egun bat baino gehiagorako autonomia ematen baitizute. Eta, entxufatu behar duzunean, % 100ean izango duzu ordubete baino gutxiagoan, 45 W-eko karga turboari esker.

Eta, amaitzeko, errendimendu handia eta eguneroko erabileran arintasuna izatea eragiten duten ezaugarriak: 5G konektibitatea, 8 nukleoko MediaTek Dimensity 7250-Ultra prozesadorea (2.5 GHz-eraino), 8 GB-ko RAMa, Android 14 eta NFC.

Mugikorra aldatzea pentsatzen ari bazara, kontuan eduki Xiaomi Redmi Note 14 5G.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.