Euskaltel

Samsung Galaxy A15: merkatuko preziorik onena, kargatzeko abiadura ultralasterra eta azken belaunaldiko kamerak

Samsung-ek badaki zer behar dugun. Horregatik, Galaxy A15 berria merkaturatu du, teknologiarik puntakoenarekin eta preziorik merkeenean.

Asmoa argia da; Galaxy A15arekin hobeto moldatzea egunean zehar. Zortzi nukleoko prozesadorea duenez, errendimendua sekulakoa du, eta, era berean, memoria- eta biltegi-aukera ezin hobeak, datu eta eduki guztiak mugarik gabe eta eskura izan ditzazun.

Samsungen mugikor berri honek MediaTek Dimensity 6100+ prozesadorea dauka txertatuta, merkatuko modernoenetako bat gama ertainekoen artean. RAM memoriari dagokionez, 256 GB-ra arteko biltegia du.

Bateriak 2 egunez ere iraun dezake errendimendu bete-betean

Zure smartphoneak inoiz ez zaitu utziko salduta, eta ez zara egongo beldurrez kale egingo ote dizun . Galaxy A15arekin denbora produktibo gehiago izango duzu, 2 egunera arte irauten duen 5000 mAh-ko bateria baitu. Gainera, berehala kargatzen da, karga ultralasterrari esker.

Bateria horrekin, 19 ordu ere egin ahal izango dituzu jarraian Interneten, edo 20 orduz erreproduzitu bideoak.

Eguneratuta denbora luzeagoz

Galaxy A15a begietatik ere sartzen zaigu. Oso estetika fina du, marko intuitiboa, atzeko estalkia distiratsua da, eta kamerak diseinu ordenatua du. Zenbait koloretan dago, gainera: urdin beltza, urdina, zeru-kolorea eta horia.

Baina onena da Galaxy berri honek sistema eragilearen eguneraketen 4 belaunaldi ere eta segurtasuneko mantentze-lanak 5 urtez eskaintzen dituela, eta denbora luzeago irauten duela eguneratuta.

Aukeratu zure argazkirik gogokoena

Samsungen mugikor honi esker, inoiz baino hobeto komunikatuko zara. Zure mundu osoa klik bakarrera izango duzu. Galaxy A15ak 50 MP-eko kamera nagusi bat du, inguruan duzun guztia jaso eta erakuts dezazun, 5 MP-eko kamera ultrazabala ere badu eta 2 MP-eko makro bat, paisaia eta lehen planoetarako. 13 MP-eko aurreko kamera bat ere badu, profilean zure selfierik onena jar dezazun.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.