EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy A35 5G: arintasuna eta erraztasuna segurtasun osoarekin

Samsungek argi ditu gauzak Galaxy A35 5G modelo berriarekin. “Ikaragarria kanpotik zein barrutik”, horrela definitu dute. Sinpletasunaren eta gustu onaren arteko konbinazio perfektua.

Galaxy A35 5G terminalaren diseinu paregabeak hau erantsi du modelo berrian: kamera-modulu lineal bat, kristalezko atzealde dotore batean txertatua, eta alboko marko zapal bat, itxura aparta ematen diona. Ederra eta erraz erabiltzekoa, biak batera.

Zure informazioa ondo gordeta beti Knox Vault-i esker

Samsungek ondo zaintzen zaitu, alderdi guzti-guztietan. Zure Galaxy A35 5G berriak sistema eragile eguneratua eta segurtasuneko mantentze-lanak ere eskaintzen dizkizu. Izan ere, gaur egun ez dakizu nondik etor daitezkeen arazoak.

Samsung berriaren sistema eragileak 4 belaunaldirainoko hobekuntzak dakartza, eta 5 urtera bitarteko segurtasun-eguneratzeak. Eskurik onenetan daude zure mugikorra eta zure informaziorik pertsonalen edo delikatuena, Samsungek ondo baitaki zure smartphonea laguntzaile soil bat baino askoz gehiago dela.

Samsungek Knox Vaultteknologia eskaintzen du (EAJ5+ ziurtagiriarekin), bereziki diseinatua zure informazioa babesteko: pasahitzak, PINak eta bestelakoak. Zure datu enkriptatuak modu seguruan transferitzen dira Samsung Knox Vaulten biltegira, zeina sistema eragile nagusitik guztiz isolatuta baitago. Segurtasun osoa.

Botere guztia zure eskuetan Octa-core prozesadoreari esker

Segurtasuna eta edertasuna ez dira Galaxy A35 5G berriaren ezaugarri deigarri bakarrak. Errealista ere bada, lanaz aparteko beste gauza askotarako ere erabiltzeko.

Samsungek Octa-core prozesadorearen ahalmena baliatzen du, eta GPU eta NPU hobetuek aukera ematen dute jokoetan aritzeko, nahi dituzun lan-mota guztiak egiteko eta edukiak ikusteko; dena arintasunik handienarekin. Izan ere, denok dakigu zure mugikorra lanerako tresna bat baino askoz gehiago dela.

128 GB edo 256 GB-ko barne-biltegiak microSD zirrikitu bat du, 1 TB-rainoko txartel bat har dezakeena. Eta ez da hor bukatzen kontua. Galaxy A35 5G berriak lurrun-ganbera handi bat du, sistema hozteko eta zure lanik exigenteenak ere lasai egin ahal izateko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.