EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy A55 5G: itxuraz xume, errendimenduz sendo

Diseinu xume batekin, hona terminal guztiz lehiakor bat: Samsung Galaxy A55 5G.

Hobeto eta naturalago heltzeko aukera ematen duten materialekin egina da, eta erresistentzia handiagoa du, eta gehiago irauten du (IP67 ziurtagiriak egiaztatzen du aise egiten diela aurre hautsari eta urari).

Zure ametsetako argazkiak egiteko telefonoa

Samsung Galaxy A55 5G terminalak kamera-sistema ezin hobea du: 50 MP-eko kamera angeluzabala, selfieak egiteko 32 MP-eko kamera, 5 MP-eko makro kamera eta 12 MP-eko ultrawide kamera.

Ukituren bat egin behar baduzu, Edit Suggestion duzu eskura. Eta argazki desberdinetako elementuak konbinatu nahi izanez gero, Image Clipper.

Gainera, argazki ikusgarriak egiteko, baita argi gutxi dagoenean ere, Samsung Galaxy A55 5G terminalak Nightography eskaintzen dizu.

Zure sormen-lanik onenak gordetzeko, 128 GB ditu telefonoan bertan (edo 256 GB, modeloaren arabera), eta 1 TB-eraino zabaldu daiteke microSD txartel baten bidez.

Bideoak HDR eta 4K kalitatean

Nahiago duzu bideoak egin? Bada, Samsung Galaxy A55 5G terminalarekin, grabatu nahi adina Super HDR kalitatean.

Eta aprobetxatu OIS eta VDIS funtzioak 4K kalitatean grabatzeko irudi mugimendudunak, modu arin eta egonkorrean.

Pantaila koloretsua

Argitasunaz eta errealismoaz ari garelarik, ezin ahaztu 6,6 hazbeteko FHD+ Super AMOLED pantaila eta berekin dakarren Vision Booster teknologia.

Potentzia eta autonomia handiagoa

Samsung Galaxy A55 5G terminalak ez dizu huts egingo, eta errendimendu bete-betean izango duzu beti.

Android sistema eragileak, RAM memoriaren 8 GB-ek eta Octa-core prozesadore hobetuak abiadura eta arintasun maximoa bermatzen dituzte, are hobea 5G konektagarritasunari esker.

A, eta, gainera, telefonoa ez zaizu berotuko inoiz, hozte-sistema berritzaile bat baitu.

Dena prest zure Samsung Galaxy A55 5G terminala orduak eta orduak erabiltzeko... edo egunak! Izan ere, dena emanda ibil zaitezke, 48 orduko autonomia baitu bateriak.

Segurtasunik handiena

Segurtasuna ere gogotik zaintzen du Samsung Galaxy A55 5G terminalak.

Samsung Knox Vaultek informazio delikatuena babesten du, eta bizitza errazten dizu.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.