Euskaltelek argi- eta gas-zerbitzu berria abiarazi du

Bilbo, 2024ko martxoaren 12.

Euskaltelek, Euskadiko operadore liderrak, etxerako zerbitzuen ekosistema oso bat eraikitzeko ahalegina areagotu du bezeroentzako eskaintza berri honekin.

Gaurtik aurrera, konpainiak, egungo telekomunikazio-zerbitzuen eskaintzarekin batera, argindar- eta gas-hornidurak kontratatzeko aukera eskainiko die bezeroei. Konpainiak 2022ko udan egindako urratsaren osagarria da hau. Zehazki, Euskaltel Alarmak abiarazi zuen orduan, Ertzaintzara konektatutako Euskaltelen alarma. Hala, Euskaltelek zerbitzu hauek eskaintzen ditu gaur egun: zuntza eta mugikorra, telebista, argia, gas naturala eta alarmak.



Argi- eta gas-zerbitzu berria

Energia-merkatua egonkortu ondoren, bezero gehienen egungo baldintzak hobetu nahi dituen proposamen bat atera du gaur konpainiak (0,118 €/kWh argindarrerako eta 0,078 €/kWh gaserako), aurrezteko aukera emango dieten baldintza komertzialak eskainiko baitizkie. Bezeroarentzat sinplea izan nahi du zerbitzuak, betiere zerbitzu bikaina eskainiz eta gainerako Euskaltel produktuetan aurreztera bideratuta. Gainera, Euskaltelen bezeroek beren gastua optimizatzeko aukera izango dute, adimen artifizialean oinarritutako kontsumo-azterketako teknologia berri baten bidez. Horri esker, Euskaltelen bezeroen % 60k aurreztuko lukete, beren potentzia optimizatze hutsagatik; eta are gehiago aurreztuko lukete aurrezteko aholku pertsonalizatu batzuk betez gero.


Argi- eta gas-hornikuntzak, kontsumoa kontrolatzen laguntzeaz gainera, jasangarriak dira, eta deskontu esklusiboak dituzte Euskaltelen bezeroen telefonia-fakturan.





Halaber, bezeroentzako zerbitzu esklusiboaren abantaila gisa, deskontu gehigarri esanguratsu bat izango dute, telekomunikazio-fakturan deskontua egingo baitzaie hilero, bi zerbitzuak aktibo dauden artean. Deskontu hori hilean 9 €-koa izango da (3 € gas-hornikuntzagatik eta 6 € argi-hornikuntzagatik); hau da, 108 €-ko deskontua aplikatuko da urtean telefonia-fakturan.


Deskontu hori metagarria izango da bezeroak zenbait etxebizitzatarako kontratatzen badu zerbitzua. Beraz, bigarren etxebizitzako hornidura Euskaltelekin egiten duen bezero batek 18 € aurreztuko ditu hilean, eta 216 € urtean. Konpainiak bere bezeroentzako etxerako zerbitzuak baldintza onenetan eskaintzeko duen konpromisoa islatu nahian eta bezeroei gastua kontrolatzen laguntzeko, hileko tarifak prezio finkoa izango du eguneko 24 orduetan, bai argiari dagokionez, bai gasari dagokionez, bezeroak ez dezan izan merkatuko gorabeheren kezkarik. Gainera, bezeroak hobeto ulertuko du bere gastua, hura aurreikusteko gai izango da, eta ez du ezustekorik izango.





Bestalde, teilatua duten bezeroentzat, Euskaltel eguzki-plakak instalatzeko eskaintza bat prestatzen ari da, Naturgyrekin lankidetzan. Horretaz gainera, euskal gizartearekiko konpromisoaren testuinguruan, Euskaltelek gure lurraldean eta iturri berriztagarrien bidez sortutako energia eskaintzen du. Era berean, Euskadin baso gehiago izatea bultzatzeko, tokiko basoen garapena bultzatuz konpentsatuko ditu konpainiak gas-emisioak.

Tarifa berria eskuragarri dago jada Euskaltelen merkaturatze-kanal guztietan (dendak, webgunea eta bezeroarentzako arretako telefonoak) bezero partikularrentzat, autonomoentzat eta enpresa txikientzat. Aldaketa 3 minutuan egin daiteke, eta ez da beharrezkoa teknikari bat joatea, hornidura etetea eta dokumentu ugari ematea, nahikoa baita nortasun-agiria, ordainketa-agiria eta faktura bat aurkeztea. Aldaketa berehala egiten da, eta bezeroaren egiteko bakarra izango da fakturan zenbat aurrezten duen ikustea.

Euskaltel Komunikazioa

comunicacion@euskaltel.com