Teknologian aitzindari diren enpresek IKTetako gaur egungo joerak aurkeztuko dituzte Euskaltelen eskutik

Bilbon, 2024ko otsailaren 27an.- Datorren astelehenetik (martxoak 4) ostiralera arte (martxoak 8), IKTen joera nagusiei eta enpresek digitalizazioaren ondorioz dituzten erronkei buruzko ikuspegi estrategikoa eskainiko dute teknologiaren arloan munduan aitzindari diren zenbait konpainiatako adituek Euskaltelek antolatutako “IKT-joeren III. astea”-ren esparruan, formatu digitaleko ekitaldi arin eta partizipatibo batean.



Jardunaldiak 30 minutuko bost saiotan banatuko dira, eta munduko punta-puntako zenbait konpainiatako adituek zuzenduko dituzte egunero; besteak beste, FORTINET, ARUBA, MICROSOFT, RED HAT eta COMMVAULTekoek.


Adituok, astelehenetik ostiralera eta hurrenkera horretan, garai berriotako IKT-joera nagusiak azalduko dituzte, eta enpresek digitalizazio-prozesuen ondorioz dituzten erronketarako soluzioak aurkeztuko.



Adituek beren ikuspegi estrategikoa eskainiko dute, erabakiak hartzen laguntzeko eta IKTen sektorean aurre egin behar zaien erronka garrantzitsuenei aurrea hartzeko.


Saioak arinak, partizipatiboak, onlinekoak eta doakoak izango dira, eta aurrez izena eman behar da hemen: Izen-ematea - III. edizioa - IKT-joeren Astea.





Microsoft Teams-en bidezko saioak

Lehen saioa FORTINETeko Cristian Bermejok eta Iñaki Quintanillak emango dute. Hodeiko segurtasunaren etorkizuna aurkeztuko digute, eta gerta daitezkeen mehatxuen berri emango denbora errealean.



Asteartean, hilak 5, ARUBAren txanda izango da. Jardunaldi horretan, Ángel de la Encarnaciónek NIS2 Zuzentaraua aztertuko du, hau da, zibersegurtasunaren arloko EBko legeria, eta IoT inguruneek etorkizunean izango duten eragina erakutsiko digu.



Hirugarren saioa MICROSOFTek gidatuko du, Antonio Cruzen esku-hartzearekin, eta Copilot-ek erakundeei eta haien IT-arduradunei ekartzen dizkien erronketan eta ematen dizkien aukeretan sakonduko du.



RED HAT, Marcos Paredes adituarekin, arduratuko da osteguneko jardunaz, “Desktop As a Service” soluzioa ezagutzera emateko, zeinak telelaneko edo lan deslokalizatuko inguruneak ahalik eta formarik onenez hornituko baititu.



Azkenik, ostiralean, hilak 8, IKTen III. asteari amaia emateko, COMMVAULTen txanda izango da, Juan Esquivelen eskutik. Negozioen erresilientzia indartzeko ikuspegi berri bat eskaintzen saiatuko da.



Saio bakoitza amaitzeko, galdera-txanda bat egingo da. Parte-hartzaileek adituekin hitz egin ahal izango dute, eta hitzaldian sortutako zalantzak eta galderak azaldu.



Euskaltel Komunikazioa

comunicacion@euskaltel.com