2013ko urteko txostena - page 7

2013. urteko urtarrilean, 15 urte bete ziren Euskaltel
merkaturatu zenetik. Atzera begiratuta, ez da gehiegizkoa
esatea Euskadin trakzio-proiektu bihurtu dela Euskaltel,
asmatu egin duela, eta kokapen ekonomiko-finantzario eta
merkatu-kokapen sendoak dituela.
Gainera, proiektuaren hamabost urteetan, 1998tik 2013ra
bitartean, Euskaltelek etengabe hobetu du merkatuko
kokapena. Lehen hamarkadan (1998/2007), oparotasun
ekonomikoko urteetan, euskal merkatuko lider bihurtu zen
Euskaltel. Hurrengo sei urteetan (2008-2013), krisi-garaian,
merkatuko diru-sarrerak % 25 murriztu dira guztira, gutxi
gorabehera. Hala ere, Euskaltelek 2007koen antzeko diru-
sarrerak izan ditu 2013an ere, bezeroei ematen dizkien
ordainpeko zerbitzuen gorakadari esker. Gorakada horrek
konpentsatu du prezioen eta kontsumoaren jaitsiera.
Gainera, sei urte horietan, Euskaltelek etengabe hobetu ditu
bere emaitza ekonomikoak.
Mundu mailako operadore liderrekin lehian aritzen da
gaur egun Euskaltel, eta lehen postuan dago, merkatu-
kuotari dagokionez, bere lau balio-negozioetatik hirutan
(telefonia finkoa, banda zabala eta ordainpeko TBa),
eta hirugarren postuan (etxeko segmentuan, bigarrena)
gainerakoetan (telefonia mugikorra). Lurraldearen %
84 estaltzen du zuntz optikozko sarearekin, eta urteko
diru-sarreren % 9 inbertitzen du I+G+B-an. Euskaltelek,
gutxi gorabehera, 2.500 lanpostu sortzen ditu Euskadin —
zuzeneko nahiz zeharkakoak— historikoki ia 800 milioi euro
eman dizkio euskal ogasunari zergatan, 1.900 milioi euro
inguru inbertitu ditu, gutxi gorabehera 2.400 milioi euroko
Alberto García Erauzkin
2013ko
urteko txostena
erosketak egin dizkie 600 bat euskal enpresari, eta kultura-,
gizarte- eta kirol-arloko 200 ekimen baino gehiago babestu
ditu. Gaur egun, ia 400 mila euskal bezero dituen enpresa
bat da Euskaltel; egunean 1,2 milioi zerbitzu ematen dizkie,
eta parametro ekonomiko hauek izan ditu 2013an: 321
milioi euroko diru-sarrerak, bezeroengandik jasoak; 155,1
milioi euroko Ebitda; 41 milioi euroko inbertsioa (2014an,
50 milioi izango dira); 50 milioi euroko irabazi garbia, eta
zor-ratioa, berriz, Ebitda 2,1 aldiz (horrek adierazten du
finantza-arloan sendo dagoela eta zor gehiago hartzeko
gaitasuna duela).
2012aren bukaeran, aldaketa handia izan zuen Euskaltelek
akziodunetan, baina, osaera berrian, Euskaltelen
proiektuaren sustraiei eustea erabaki da.
Hazten jarraitzea eta lehia-posizioa indartzea ditu
Euskaltelek etorkizuneko erronka. Horregatik, aldaketa
teknologikoen eta abiadura handiko erabileraren garai
honetan, bere lehiakortasun teknologikoa eta merkatura
egokitzeko abiadura indartu behar ditu Euskaltelek,
hemen nahiz nazioartean erreferente izango diren enpresa
hornitzaileekiko aliantza teknologikoak eginez, helburu hori
erdiesteko.
Testuinguru horretan, sektorea “kontzentrazio-giroan”
murgilduta dagoela, Euskaltelek aktibo ibili nahi du
sektorean izaten diren mugimenduetan.
Hori da etorkizuna, eta Euskaltelek bere lider-zereginean
jarraitu nahi du, bere interes-taldeentzako onenaren bila;
bere bazkideentzako, bezeroentzako, lantaldearentzako eta
euskal gizarte osoarentzako, alegia.
PRESIDENTEAREN GUTUNA
Alberto García Erauzkin
Euskalteleko presidentea
1,2,3,4,5,6 8,9,10,11,12,13,14,15,16,17,...60
Powered by FlippingBook