2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
69
Adierazleak
AZALPEN-OHARRAK
1 - Ez da aipatzen langileei beren ibilbide profesionalaren amaiera kudeatzen laguntzeko eten-
gabeko trebakuntza.
2 – Ez dago inbertsio-hitzarmen garrantzitsurik Giza Eskubideen klausularik duenik edo Giza
Eskubideen arloko azterketaren bat jasan duenik, segurtasun-arloko legea betetzea izan ezik.
3 – Uneko legeriak bermatzen du eskubide hori. Langileen Estatutuaren 6. artikuluak debekat-
zen du adin txikikoak lanerako hartzea.
4 - Uneko legeriak bermatzen du eskubide hori. Lana modu librean eskaini behar da, eta langi-
leek askatasuna eduki behar dute nahi dutenean uzteko. Langileen Estatutuaren 49. artikulua-
ren arabera, langileak eskubidea du nahi duenean lana uzteko.
5 – Euskalteleko segurtasun-langileek ez dute bezeroentzako lanik egiten, behar bezala iden-
tifikatuta daude, eta Euskalteleko arauen eta barne-prozeduren, erabiltzen diren sistema eta
ekipoen eta lehen laguntzaren eta datu-babesaren inguruan trebatu dira.
6 – Mekanismoak Langileen kode etikoan eta Hornitzaileen kode etikoan ezarritakoak dira.
7 – Euskaltelek ez dio dohaintzarik egin inolako alderdi politikori, ez eta inolako hautagairi ere
8 – France Telecom Taldeak Euskaltel SAren aurka jarritako salaketari dagokionez, Parisko
Nazioarteko Merkataritza Ganberak arbitraje bat jarri zuen martxan (Espainiako zuzenbidea-
ri lotuta) aipatutako salaketa ebazteko, Euskaltelek ustez ez baititu bete Auna Operadores
de Telecomunicaciones SAren akzioen salerosketako hitzarmenetan ageri diren ez lehiatzeko
klausulak; akzio horiek France Telecom Taldeak erosi eta, besteak beste, Euskaltel SAk saldu
zituen. 2012an, EAEANk laudo hori berretsi zuen, eta, emandako exequátur-aren arabera,
222.000.000 € ordaindu behar dizkio Euskaltelek France Telecomi.
9 – Ez da erreklamaziorik jaso zerbitzuen eta produktuen informazioari eta etiketatzeari buruzko
araudia eta borondatezko kodeak ez betetzeagatik.
10 - Euskaltel ez dago inolako Borondatezko Koderi atxikita, marketin-komunikazioei dagokie-
nez (publizitatea barne).