Hona Euskaltel taldearen xedea: pertsonen komunikazio-behar guztiei erantzutea eta enpresei ahalik eta produktibitate handiena izaten laguntzea, horretarako komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko tresnak eskainiz eta, hartara, gure gizartearen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatuz.

Irizpide orokor hori abiapuntu duela garatu du Euskaltelek bere Enpresaren Iraunkortasun Politika, enpresa-proiektu bateratua, jasangarria eta gizartearekiko arduratsua sendotzeko, betiere aintzat hartuz indarrean den araudia, 2030 Agenda, Klimari buruzko Parisko Hitzarmena eta CNMVren Gobernu Egokiaren Kodea.

Hauek dira Euskaltel taldearen enpresa-proiektu arduratsu horren helburuak:

  • Konfiantzaz eta gardentasunez jardutea bazkide eta akziodunekin
  • Pertsonen garapen pertsonala eta profesionala sustatzea, laneko giro egokian, giza kapital trebatua eta motibatua izateko
  • Balioa eta hazteko aukera ematea taldearen hornitzaileei, tokian tokikoei zein estrategikoei
  • Komunikazio-biderik egokienak eskaintzea bezeroei, haien gogobetetzea areagotzeko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko
  • Ingurumen-alderdi guztiak bikaintasunez kudeatzea
  • Zerga-alorreko konpromiso guztiak betetzea, gizarteari laguntzeko eta enpresa arduratsu eta fidagarri
    gisara jarduteko
    gure ingurunean
  • Taldearen gobernu-eredu arduratsua ziurtatzea
  • Komunikazio arduratsua izatea Sozietatearen interes-taldeekin, ondo uztartzeko haren balioak eta gizartearen iguripenak
  • Gure ingurunearen garapen sozioekonomikoari laguntzea, interes-taldeekiko gizarte-konpromisoko jarduerak bultzatuz

Euskaltel Taldearen iritziz, bere interes-talde guztientzat balioa sortzen lagundu behar du enpresaren erantzukizun sozialak, aldi berean xedearen konpromiso eta balioei eutsiz eta aintzat hartuz bertako gizartea, gardentasuna, kudeaketaren bikaintasuna, gobernu korporatibo egokia, giza eskubideak, genero- eta aukera-berdintasuna, hornitzaileen ESKrekiko atxikimendua eta zerga-politika arduratsua.

Proiektu jasangarrietan oinarritu dugu gure operadore-estrategia, betiere pertsonak ditugula helburu. Haien jakintzak, eskumenak eta ahalmena giltzarriak dira enpresaren lehiakortasuna bermatzeko. Bezeroekiko eta hornitzaileekiko ikuspegia, Ondo Gobernatzeko politika, ingurumen-kudeaketa arduratsua, fiskalitate arduratsua, gure ekintza soziala, bezeroarentzako arreta hark aukeratzen duen hizkuntzan, eta, oro har, kudeaketaren bikaintasuna dira gure ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arduraren ardatzak.

Etika eta Jokabide Kodea

Euskaltel taldearen iritziz, ondo gobernatzeko beharra nahitaez lotzen zaio enpresaren administrazio egokiari, haren interes legitimoak babesteko, haren jasangarritasuna bermatzeko, haren bidea gainbegiratzeko eta bideratzeko. Eta horretarako, ezinbestekoa da lege-arauak eta etika errespetatzea, bai eta jabe izan ez arren haren jokabidearen eta bidearen gaineko zuzeneko zein zeharkako interesak dituztenen (bezeroak, hornitzaileak, bazkideak, langileak, agintariak, lehiakideak eta publikoa, oro har) eskubideak ere.

Horretarako, Etika Kodea du Euskaltel taldeak, gure konpainiaren eta honen izenean lan egiten duten pertsonen arteko eta kanpoko harremanetan egunero izan behar duten jokabidea gidatzeko printzipioak eta jokabide-arauak ezartzeko.

Berdintasunarekiko konpromisoa

Euskaltel Taldeak adierazten du konpromisoa hartzen duela gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasunean oinarritutako politikak ezartzeko eta garatzeko, inor sexuagatik diskriminatu gabe, zuzenean nahiz zeharka. Printzipio horiek gure Berdintasun Konpromisoan eta gure Politika Korporatiboan jasota daude.