Familia-esparrua

Familia-jarduera erreferentzia da oraindik ere babesletzak edo ekitaldiak sortzeko. Horrela sortu da, esate baterako, Bilboko Kirol Eguna, zeinak milaka pertsona eta familia biltzen baititu egun batean, kirolaren eta dibertsitate funtzionalaren alde. Egun horren arrakasta ikusirik, 2015ean Donostian ere hasi zen ospatzen Kirol Eguna. Bigarren esperientzia horrek Euskaltelen jardunbide egokia berretsi du, kontuan izanik gure bezeroetako asko familiak direla. Hori kontuan hartuta, familiaren inguruko jarduera ugaritan parte hartzen dugu; besteak beste, elkarlanean aritzen gara elkarte hauekin: Acción Familiar Vizcaina, Hirukide (familia ugarien defentsan), ASPANOVAS, ETORKINTZA, FEVAS, Down sindromea, Ayuda en Acción, eta familiaren inguruko hainbat arlotan diharduten elkarte eta erakunde askorekin.

Familia-giroko beste zenbait ekitalditan ere aritu eta aritzen gara: Denon Eskolan, Euskal Eskola Publikoaren Egunean alegia; Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ikastolen festetan; hiru herrialde horietako futbol- eta saskibaloi-taldeetako neska-mutikoekin egiten ditugun ekintzetan; surfean eta mendi-ibilaldietan, herri-lasterketetan eta abarretan.

 

Integrazioa eta berdintasuna

Egungo lan-hitzarmena konpainiak lana eta familia uztartzeko eta aukera-berdintasuna bermatzeko egin duen apustuaren adibide garbia da. Halaber, hitzaldiak antolatzen ditugu aniztasuna defendatzeko eta haren aldeko sentsibilizazioa bultzatzeko, desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko legearekin bat eginez, eta aktiboki lan egiten dugu enplegu-zentro bereziekin.

Euskaltelek Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartean parte hartzen du, bai eta Emakundek martxan jartzen dituen programa eta jarraibideetan ere. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Denbbora sarean ere parte hartzen du, eta Cebek enpresa-erakundeak bultzatutako Enpresan Berdin programan.

Aniztasunari eta berdintasunari buruzko kezka eta gogoetak enpresara hurbiltzea eta gaiaren inguruko jardunbide egokienak geureganatzea da horren helburua.

 

Kirolak

Euskaltelek gogotsu hartzen du parte lau euskal futbol-talde nagusien sustatzaile gisa: Alaves, Athletic, Eibar eta Reala. Jarduera horri esker, esperientzia-sorta zabala eskain diezaiekegu bezeroei eta beste bezero batzuk ere bila ditzakegu, marka aukeratzat ikusten dutenak erlazio komertzialetik harago. Garrantzizkoak izan dira, alor horri dagokionez, ekimen hauek: kirolari ezagunen sinadura-saioak saltokietan, bidaiak klubekin partidak ikustera estatuko zenbait lekutara, neska-mutilen partaidetza partida-atarikoetan, merchandisingeko produktuen zozketa, partidak VIP palkoetatik ikusteko aukera, etab. Kirol-taldeekiko lankidetza eta harreman publikoekin batera, Kluben Hornitzaile Teknologiko marka ere zabaltzen dugu, eta, horren ondorioz, telekomunikazio- zerbitzurik aurreratuenak eskaintzen ditugu futbol-zelaietan.

Baina beste ekitaldi asko ere badira: tokian tokiko atletismo-probak, euskal pilota, surfa edo nazioarteko skate-probak; esaterako, Euskaltel Bowlzilla, Arrigunagan, zeinagatik Enpresa Altruistaren Tokiko Saria irabazi baitzuen Euskaltelek.

 

Hezkuntza, kultura eta euskara

Buru-belarri dihardugu Euskalteleko saltokietan, teknologien erabilerari eta arriskuen inguruko prebentzio-neurriei buruzko trebakuntza eskainiz.

Euskarekiko konpromisoari ere eutsi diogu, bai enpresa barruan, bai kanpoan. Indarrean daude, halaber, ikastolen jaiegunekin eta euskal eskola publikoarekin sinatutako hitzarmenak.

Kulturaren alorrean, LGTB+ Zinemaldiari, Zinegoak-i, laguntzen diogu, zinema freskoa, beste ikuspegi batzuetatik egina ikusteko aukera ematen baitu. Euskadiko zenbait musika-talde ezaguni ere laguntzen diegu; adibidez, Ken Zazpiri, orain egiten ari den biran.