Euskaltelek 2015ean izan duen jarduera instituzionalak erantzukizunez jokatu nahi izan du bere interes-talde, akziodun, bezero, hornitzaile eta pertsonekin, bai eta oro har gizartearekin ere.

Euskaltelen xedetik eratorritako jardunbide-horrek helburu hauek ditu: konpainia euskal ekonomiaren motor gisa kokatzea, tokiko negozio-aukerak sortzea, enpleguan eragitea, enpresa gidari izatea Euskadiko elkarte-sarean, konfiantza izatea eta proiektuko kide izateaz harro egotea, eta konpromiso sozialaren eta euskal gizartearen posizionamendu digitalaren aldeko apustua egitea, eremu publiko eta pribatuaren arteko lehiakortasuna eta lankidetza sustatuz.

Euskaltelen iritzian, egitura sozioekonomikoan jarduera trinkoaren alde egitea da balioak merkatu naturalera zabaltzeko bide zuzenena eta argiena marka bat sortzeko eta bezeroak fidelizatzeko, hala ikusten baitute erabiltzen duten marka ezaguna eta izen onekoa dela gizartean.