Karlos Arguiņano izango da Euskaltel Taldearen hiru markek batera egingo duten lehenengo kanpainaren protagonista

  • Euskaltel Taldeak, bere hiru markak erabiliz -Euskaltel, R eta Telecable-, merkatu horietara batera bideratzen duen lehenengo eskaintza da.
  • Eskaintza bateratu honek Taldearen bide-orri berriaren zutoin estrategikoetako bati erantzuten dio, produktu sendo bat eskaini nahi baitugu, eskaintza homogeneo baten bidez, balioa eskaintzeko bezero guztiei, betiere merkatu bakoitzean errotutako markari eutsiz.
  • Arguiņano sukaldari ospetsu eta komunikatzaile bikain eta gertu-gertukoa izango da Euskaltel Taldeak zabalduko duen udako eskaintzaren preskribatzaile.

Bilbon, 2019ko uztailaren 4an. Euskaltel Taldeak Euskadiko, Galiziako eta Asturiasko merkatuetara bideratutako lehenengo produktua merkaturatu du, Euskaltel, R eta Telecable marken bidez, eta Karlos Arguiņano sukaldari ospetsu eta saritua aukeratu du Taldearen aurtengo udako kanpaina komertzial nagusiaren protagonista gisa.

Eskaintza homogeneo honen bidez, bezero guztientzako produktu sendo eta baliotsu bat merkaturatzeko lehenengo pausoa eman du Euskaltel Taldeak, aldi berean hiru merkatuetan sendo errotutako markei eutsiz; horixe da, hain zuzen ere, Taldearen bide-orri berriaren zutoin estrategikoetako bat, kontseilari delegatuak adierazi zuen moduan.

Karlos Arguiņano izango da kanpainaren irudia, ?Eskaintza paregabea eta fundamentu handikoa? lelopean (lurralde bakoitzeko hizkuntza ofizialetan iragarriko da kanpaina). Arguiņano komunikatzaile aparta da, eta haren mezu hurbil, fresko eta argiak adin guztietako publikoarengana iristen dira; beraz, ez dago bidaide hoberik Euskaltel Taldearen udako eskaintzaren mezua helarazteko: eskaintza freskoa, argia, desberdina eta erabiltzaile-mota guztientzat egokia.

Uztailean egongo da indarrean Euskaltel Taldeak produktu bat Euskadin, Galizian eta Asturiasen batera merkaturatzeko egiten duen lehenengo kanpaina hau, eta laster entzungo da irrati eta telebistetan, gure chef ezagunaren irudia lagun. Datorren astean, Euskaltelen, R-ren eta Telecableren saltokietako erakusleihoetan ere Arguiņanoren irudia azalduko da.

Bi modalitate eskaintzen ditu Euskaltel Taldeak: KIN eta KON Lehenak aukera ematen du Samsung Galaxy A20e mugikor bat 0 €-an eskuratzeko, 10 GB estrako bonu bat kontratatuz gero hilean 6 € ordainduta. Bigarrenak, berriz, Samsung Galaxy A50 mugikor bat eskaintzen du 0 €-an, 20 GB estrako bonu bat kontratatuz gero hilean 12 € ordainduta.

Euskaltelen KIN KON sustapena uztailaren 1etik 31ra egongo da indarrean (edo izakinak agortu arte), eta zuntzeko bezero direnei nahiz bezero berriei zuzendua dago. Aukera ematen du udan mugikor berria estreinatzeko eta oporrez gozatzeko azken belaunaldiko mugikor batekin: pantaila mugagabea, kamera hirukoitza eta nonahi eta noiznahi erabiltzeko datu pila! Gainera, beste abantaila bat ere badu sustapenak: bateragarria da bezeroak izan ditzakeen beste deskontu eta sustapen batzuekin.

Laburbilduz, Karlos Arguiņanok dioen bezala, kanpaina guztiz erakargarria da, "mugikor bat fundamentuz estreinatzeko".

Euskaltel - Komunikazioa
94-4011229
komunikazioa@euskaltel.com