• Prozesuak digitalizatzeko eta negozioen eraginkortasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie Euskaltelek FVEMeko bazkide diren enpresei, beren eguneroko jardueran dituzten behar teknologiko guztiak asetzeko.
  • Sinaturiko akordioak barne hartzen du langileen trebakuntza ere, prozesu eraldatzaile honen osagai nagusia baitira.

2021eko otsailak 23. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak (FVEM) eta Euskaltelek hitzarmena berritzeak argi erakusten du enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko apustua egiten dutela bi entitateek.

Xabier Iturbe Euskalteleko lehendakariak eta Tamara YagŁe FVEMeko lehendakariak sinatu dute hitzarmena, zeinaren bidez enpresen esku jarriko baitira enpresen gailu guztiak konektatzen dituzten eta denbora errealean tratatzen dituzten informazio eta datu guztiak beren ekoizpen-prozesuetan sartzen lagunduko dieten zerbitzuetan oinarrituta enpresak digitalizatzeko prozesuak.

Tamara YagŁek azaldu duenez, industriaren garapen teknologikoa nabarmena da, eta, horregatik, funtsezkoa da enpresa guztiak digitalizatzeko neurriak hartzea. Hitzarmen honi esker, gure enpresek bide horretan aurrera egin ahal izango dute, eta lehiakorragoak izango dira.

Xabier Iturbek azaldu duenez, urteak daramatza Euskaltelek FVEMen bazkide diren enpresei prozesuak digitalizatzeko eta negozioen eraginkortasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen, beren eguneroko jardueran dituzten behar teknologiko guztiak asetzeko. "Horretaz gain, enpresa bakoitzari eredu pertsonalizatu bat eskainiko diogu orain, prozesu digitalak arrakastaz eta osotasunez gauzatu ditzan".

Euskaltelek eta FVEMek sinatutako hitzarmenak barne hartzen du langileen trebakuntza ere. Izan ere, haiek dira prozesu eraldatzaile honen osagai nagusia. Trebakuntza hori gauzatzeko, bazkideentzat interesgarriak diren gaiei buruzko jardunaldiak edo webinarrak antolatzea aurreikusten da, enpresaburuei eta erakundeei ekonomia digitalean sartzeko jakin behar dituztenak azaltzeko.

Gainera, Euskaltelek balio erantsia duten telekomunikazio-zerbitzuak jarriko ditu FVEMri atxikitako enpresetan, eta arreta pertsonalizatua emango die, aholkulari gisa jardunez eta komunikazio-soluzio integratuak sustatuz, enpresaburuei eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien premiei erantzuteko.

FVEMek Euskateli lagunduko dio prozesuen eraldaketarekin eta enpresa elkartuen negozioen eraginkortasunarekin zerikusia duten jarduerak diseinatzen eta haien jarraipena egiten, eta kasu bakoitzean interesgarriak diren segmentuak identifikatuko ditu.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com