Euskaltelek topaketa birtual bat egin du digitalizazio-prozesuan dauden enpresak babestuta edukitzeko gakoak ezagutarazteko

  • Topaketa birtualean, bozeramaileek xehetasunez aztertu dituzte enpresek Zibersegurtasunaren arloan dituzten gabezia nagusiak, eta ingurune digitalean babestuta lan egiteko bideak proposatu dituzte.
  • Euskaltelen marketineko aditu Íńigo Gonzálezek nabarmendu du zibersegurtasunak garrantzi handia duela, eta azaldu du Euskaltelek apustu garbia egin duela enpresen digitalizazioaren alde egiteko eta haien gaur egungo beharrei erraz erantzuteko.
  • Álvaro Briceńo, Fractalia aholkularitza-enpresako zibersegurtasunean aditua, bat etorri da Gonzálezekin, nabarmendu baitu funtsezkoa dela erakundeek konpromisoa eta kontzientzia hartzea segurtasun digitalarekin.
  • Euskaltelen aurreko lantegi digitalak bezala, praktikoa eta interaktiboa izan da eta Euskaltel Taldearen "The Tech Experience" eraikin birtualean egin da, negozioentza-ko aukerei eta joera teknologikoei buruzko topaleku eta hausnarketarako lekuan.
  • Euskaltelek euskal enpresei beren digitalizazio-prozesuetan laguntzen jarraitzen du, lehiakorrak izaten jarraitu dezaten maila guztietan eta munduko edozein agertoki-tan.

2021eko ekainaren 18a. Maiatzean egin diren bi topaketa digitalen ondoren -datuaren gobernuari eta ustiapenari eta adimen artifizialari buruzkoak, hurrenez hurren?, Euskaltelek asteazkenean egin duen tailerra gaur egungo enpresa-segmentuari kezkarik eta arretarik handiena eragiten dioten gaietako batean ardaztu da, zibersegurtasunean.

"Zibersegurtasuna ETE-etan" izenburupean, bildu dira 60 enpresak topaketan, The Tech Experience eraikin birtualeko auditorioan. Eraikin hori Euskaltelen topagunea da, adituen eskutik, joera teknologikoei eta negozioetarako aukerei buruz hausnartzeko.

Hala, datuak erakundeetan gobernatzeko eta ustiatzeko gai gisa aztertu ondoren, tailerrean, informazio horrek izan ditzakeen arriskuak eta informazio hori ahalik eta gehien babesteko ezinbesteko baliabideak aztertu dira. Laburbilduz, ahuleziak, segurtasun-gomendioak eta enpresa txiki eta ertainak zibersegurtasunaren arloan babesteko dauden soluzioak.

Alde horretatik, Euskaltelen Go to Marketeko arduradun Íńigo Gonzálezek adierazi duenez, "errealitate digital berrian segurtasun-sistemak behar dituzte enpresek, inoiz baino gehiago, eguneroko jarduera eta negozio-planak arriskurik gabe gauzatu ahal izateko. Garrantzitsuena enpresen arduradunen kontzientziazio osoa da (?mindset digital?); alegia, jabetzea informazioa dela beren negozioak duen aktiborik garrantzitsuena, eta horregatik babestu behar dela beti unibertso digitalari dagozkion arriskuetatik. Baina horrek ez du esan nahi inbertsio handiak egin behar direnik negozioak babesteko tresna eta baliabideetan".

Erronka handia, egiteko bidea

Espainiako ETE-en zibersegurtasunaren egungo egoeraren gainean Googlek egin berri duen azterlan baten arabera, enpresa txiki eta ertainen % 87k oraindik ez dute mugikorretarako segurtasun-soluziorik; haien %33k ez dute informazioaren back upik egiten (babes-sistemak, segurtasun-kopiak); eta % 33k bakarrik dute negozioaren jarraitutasun-plana.

Íńigo Gonzálezek azpimarratu du informazioa dela negozioek duten aktiborik garrantzitsuena, eta, beraz, "informazio hori babestu egin behar dugu. Iraganean funtzionatzen zuten babes-metodoak, hala nola antibirusa, ez dira aski gaur egun; izan ere, sistema informatikoek eta haien gailuek izugarrizko abiaduran eboluzionatzen dute, eta beharrezkoa da tresna eta neurri osagarriak izatea eta etengabe eguneratzea".

Eta, adibide gisa, Euskaltelen bozeramaileak telelana aipatu du: "Garai hauetan, oso arrisku-tsua izan daiteke erakundeek urrutiko lana segurtasun-arau batzuei jarraitu gabe egitea. Zi-bergaizkileak enpresaren sarera eta kudeatzen den informaziora sartzeko arriskua dago, edo langileek baimendu gabeko tresnak erabiltzeko eta enpresa arriskuan jartzeko arriskua. Alde horretatik, aditu digital bat izatea funtsezkoa da enpresei laguntzeko".

ETE-etan ingurune "zibersegurua" izateko baliabideak

Horretaz gainera, uste du badirela beste baliabide batzuk ingurune"ziberseguru" bat indartzeko, hala nola merkatuan sinesgarritasuna eta entzutea duten segurtasun-tresnak erabiltzea (antibirusa, suebakia, etab.); gerta litezkeen gorabeheren aurrean segurtasun-euskarri bat erraz eta azkar eskuratzea; langileak edo bezeroak konektatzen diren sareko ingurune seguruak sustatzea; gailuak beti eguneratuta edukitzea; segurtasun-kopiak etengabe egitea, batez ere pasahitzenak; eta ez ahaztea gailu mugikorrak ere babestu behar direla.

Hor dago erronka, ezbairik gabe: gero eta erakunde gehiagok erabakitzen dute bide hori egitea digitalizazio-prozesuen benetako arrakasta bermatzeko. Zibersegurtasuna ez da korporazio handientzako hautazko plus bat, baizik eta funtsezko betebehar bat da edozein enpresa edo negoziorentzat, duen tamaina duela, bere merkatuan segurtasunez garatu eta lehiatu ahal izateko.

Euskaltel - Komunikazioa

komunikazioa@euskaltel.com