Kontratuetan sartutako banakako kalitate-mailei buruzko konpromisoak

Hasierako konexioa emateko denbora (zerbitzu finkoa)

Hasierako konexioa emateko denbora deritzo erabiltzailearen eta operadorearen arteko lehen komunikaziotik —operadoreak onartzen duenetik erabiltzailearen eskaera kokapen finko batetik sarera konektatzeko— erabiltzaileak zerbitzua balia dezakeen unera arte igarotzen den denborari.

Euskaltelen kontratuetan sartutako banakako kalitate-maila adierazten da hemen, hasierako konexioa emateko denboraren, kalitate-mailak huts eginez gero eman beharreko kalte-ordainaren zenbatekoaren arabera eta kalte-ordaina ordaintzeko prozeduraren arabera:

KONPROMISOA (egunak) ZENBATEKOA PROZEDURA
60 Zuntz optikoa zerbitzuaren uneko kuotaren zenbatekoa bider kontratua sinatu zenetik kontratatutako zerbitzua aktibatu arte pasatutako hilabete-kopurua. Bezeroak aldez aurretik erreklamazio idatzia eginda.

Informazio gehiago lortzeko, esteka honetara jo dezakezu.

Zerbitzu-etenaren iraupena

Zerbitzua etenda egon den denboratzat hartuko da haustura gertatu denetik edo zerbitzuaren edo zerbitzu-elementuaren degradazioagatik erabilezin bihurtu denetik ohiko funtzionamendua ezarri arte behaketa-epe baten barnean pasatu diren denboren batura.

Ondoren ageri dira:

•  Zerbitzu-etenaren denborari dagokion kalitate-konpromisoaren balioa, honela adierazia: fakturazio-epearekin edo, aurrez ordaintzeko modalitatea duten abonatuen kasuan, hil natural batekin bat datorren behaketa-epe batean metatutako ordu naturalen zenbaki osoa.

•  Konpromiso-maila betetzen ez bada eman beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa.

•  Kalte-ordaina ordaintzeko prozedura

KONPROMISOA (egunak) ZENBATEKOA PROZEDURA
Telefono-zerbitzu finkoa 47 ordu/hil

Euskaltelek bezeroari kalteak ordaintzeko konpromisoa du. Kalte-ordain hori bi adibide hauetan handienaren berdina izango da gutxienez:

a. Eten aurreko azken hiru hilabeteetan zerbitzu horretan fakturatu duen zenbatekoaren batezbestekoa zati etenaldiaren iraupena eginda lortzen den zenbatekoa. Zerbitzua kontratatu eta hiru hilabete igaro aurretik gertatzen bada etena, kontsumitutako hilabete osoetako fakturaren batez besteko zenbatekoa edo egindako kontsumo-epearekiko proportzioan kalkulatutako hilabeteko zenbatekoa hartuko da aintzat.

b. Etenaldia gertatzen denean indarrean den hileko abonuaren kuota bost aldiz, etenaldiak irauten duen denboran hainbanatuta.

Bezeroak hala eskatzen badu
Internet finkoan sartzeko zerbitzua 47 ordu/hil

Euskaltelek bezeroari kalteak ordaintzeko konpromisoa du: azken hiru hilabeteetan zerbitzuagatik fakturatutako zenbatekoak zerbitzua etenda egon den denboran hainbanatuta ateratzen den zenbatekoa ordainduko dio.

Bezeroak hala eskatzen badu
Telefono-zerbitzu mugikorra 7 ordu/hil

Euskaltelek konpromisoa hartzen du Bezeroari kalte-ordaina emateko. Kalte-ordain hori bi adibide hauetan handienaren berdina izango da gutxienez:

a. Eten aurreko azken hiru hilabeteetan zerbitzu horretan fakturatu duen zenbatekoaren batezbestekoa zati etenaldiaren iraupena eginda lortzen den zenbatekoa. Zerbitzua kontratatu eta hiru hilabete igaro aurretik gertatzen bada etena, kontsumitutako hilabete osoetako fakturaren batez besteko zenbatekoa edo egindako kontsumo-epearekiko proportzioan kalkulatutako hilabeteko zenbatekoa hartuko da aintzat.

b. Etenaldia gertatzen denean indarrean den hileko abonuaren kuota bost aldiz, etenaldiak irauten duen denboran hainbanatuta.

Bezeroak hala eskatzen badu zerbitzua berriz martxan jarri ondorengo 10 egunetan.
Internet mugikorrean sartzeko zerbitzua (ondoren eta aurrez ordaintzekoa) 7 ordu/hil

Euskaltelek bezeroari kalteak ordaintzeko konpromisoa du: azken hiru hilabeteetan zerbitzuagatik fakturatutako zenbatekoak zerbitzua etenda egon den denboran hainbanatuta ateratzen den zenbatekoa ordainduko dio.

Bezeroak hala eskatzen badu zerbitzua berriz martxan jarri ondorengo 10 egunetan.

Informazio gehiago lortzeko, esteka honetara jo dezakezu.


 

Informazio hori Energia, Turismo eta Agenda Digitala Ministerioak 2014ko ekainaren 16ko IET/1090/2014 Aginduan ezarritakoaren arabera ematen da. Telekomunikazio elektronikoen zerbitzuen kalitateari buruzko baldintzak erregulatzen ditu arau horrek