Zertan datza Euskaltel Argia eta Gasa zerbitzua?
Euskaltel Argia eta Gasa prezio finkoko elektrizitate- eta gas-tarifak eskaintzen dituen energia-zerbitzu bat da, ordutegiez eta merkatuko aldaketez kezkatu beharrik izan ez dezazun.
📢 Gainera, Euskaltelen bezeroa bazara eta argia eta gasa kontratatzen badituzu, deskontu bat jasoko duzu zure Euskaltel-fakturan. Kontsultatu hemen EUSKALTEL ARGIA ETA GASA zerbitzuaren informazio guztia, eta nola kontratatzen den.
Euskaltel Argia 24h tarifarekin, ahaztu ordutegiak. Prezio finkoa izango duzu eguneko 24 orduetan, aste osoan. Zeure eguzki-plakei probetxua ateratzean eraginkortasunik handiena bilatzen baduzu, geure tarifa finkoarekin merkatuko prezioan ordainduko dizkizugu autokontsumoko soberakinak.
Euskaltel Gasa eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan prezio bera duen gas-tarifa bat da, zeure kontsumoa hobeto kontrolatu dezazun, ordutegien mende egon gabe.