Legeak aitortutako eskubide bat da atzera egiteko eskubidea, zeinaren bidez edozein kontsumitzailek 14 egun naturaleko epea baitu arrazoia justifikatzeko beharrik gabe kontratu bat ezerezteko edo erosketa bat itzultzeko; urrunetik egindako erosketei bakarrik aplikatzen zaie.
Gailuen kasuan, produktua jasotzen duzunean hasten da epea; eta, kontratatutako zerbitzuetan (adibidez, zuntza eta mugikorra), kontratua sinatzen denetik hasten da 14 egunak zenbatzen.
Kontsultatu hemen gailuak (smartphonea, tableta, telebista…) zer eskakizun bete behar dituen atzera egiteko eskubidea erabili ahal izateko.
Irauteko konpromisoa dagoen kasuetan ere aplikatzen da eskubide
hau, aldi horretan ez baita egikaritzen iraupen-aldi hori. Hala ere, Euskalteleko teknikariak instalazioa egin badu dagoeneko, lan horri lotutako kostuak sor daitezke, nahiz eta kontratuan atzera egin.