Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Euskaltelen Big PYME faktura: informazioa eta Euskaltelen

Big PYME fakturaren lehen orrialdea: laburpena

Euskaltelen Big PYME zerbitzuaren fakturaren lehen orrian zer aurkituko duzun adierazten dizugu:

1. Faktura-zenbakia, data eta fakturatutako epea. Salbuespenak salbuespen, uneko hilaren 1etik 30/31ra arteko zerbitzualdiak fakturatzen dira.

2. Datu pertsonalak; besteak beste, fakturazio-helbidea eta bankuko datuak partzialki ezkutatuta, segurtasun handiagoa izateko.

3. Fakturatutako zerbitzuen laburpena:

  • Euskaltelen zerbitzuaren izena Gure kasuan, Big PYME zerbitzua.
  • Kuotak (€): Big PYME zerbitzuan kontratatutako produktu guztiengatik ordaindu beharreko zenbatekoa.
  • Deskontuak (€): Kuotei aplikatutako deskontuak, guztira.
  • Kontsumoa (€): Tarifa finkoetatik edo bonuetatik kanpo egindako kontsumo osoa (deiak).
  • Guztizkoa (€), zergak kontuan hartuta eta zergarik gabe: hileko kuoten, deskontuen eta bonutik kanpoko kontsumoaren batura, zergak kontuan hartuta eta zergarik gabe.

4. Zure kontsumoaren bilakaera: azken 6 hilabeteetan ordaindutakoaren bilakaera.

5. Informazio interesgarria: zure zerbitzuen fakturazioari buruzko informazio garrantzitsua.

factura big pyme 1.png eusk

Euskaltelen Big PYME fakturaren bigarren orrialdea: kuoten eta kontsumoen xehetasunak

Kasu honetan, puntu hauek ikusiko dituzu:

  1. Kuoten xehetasunak: Big PYME zerbitzuan kontratatutako produktu bakoitzeko (zuntza, lanpostuak, balio erantsiko zerbitzuak), informazio hau ematen da: fakturatutako epea, lotutako telefono-zenbakia (lanpostuak) eta kuota.

7. Deskontuak eta sustapenak: Atal honetan sartzen dira fakturan aplikatzen diren sustapenak eta deskontuak.

8. Kontsumoaren xehetasunak: Bonutik kanpoko kontsumoaren xehetasunak (egindako deiak), linea edo lanpostu bakoitzeko, egindako dei-motei buruzko informazioarekin.

factura big pyme 2.png eusk

 

Euskaltelen Big PYME fakturako hurrengo orrialdeak: kontsumoaren xehetasunak

Azkenik, hau izango duzu:

9. Faktura xehatua bada, gainerako orrialdeek telefono-zenbaki bakoitzeko deien xehetasunak eskaintzen dituzte, jurisdikzioaren arabera sailkatuta (nazionalak, nazioartekoak, mugikorrak, zenbaki bereziak): data, helburu-zenbakia, helburu-operadorea, plana (bonuaren barruan edo kanpoan), hasiera-ordua, iraupena eta zenbatekoa. Bonu barruko deietarako, fakturan ageri den zenbatekoa 0 izango da.

factura big pyme 3.png eusk

Sare sozialen bidez harremanetan jarri