Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Zer da EDONON?

Edonon TB Euskaltelen telebistako aplikazioa da,

eta gure eduki-eskaintza osoa nonahi eta noiznahi ikusteko aukerarik onena duzu.

Familia osoarentzat pentsatua dago, eta kanal-aukera zabala izango duzu, bai eta filmak, telesailak, entretenimendua eta, jakina, futbolik onena eta streamingeko plataforma guztiak ere.

 

Nola hasi behar dut saioa Edonon TBn?

Edonon TB ikusteko eta zure kanal guztietara sartu ahal izateko, hasi saioa Euskaltelen Bezeroaren Guneko erabiltzaile-izen eta pasahitz berarekin.

Nola ikus dezaket Edonon TB beste gailu batzuetan?

 

Aplikazioa ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan deskargatu besterik ez duzu egin behar. Handik, zuzeneko kanaletara, kontratatua duzun telebista-modalitatera eta nahierako milaka edukitara sartu ahal izango zara, zauden tokian zaudela.

Google playIOS STORE

 

Nahi adina gailu erregistra ditzakezu aplikazioko ezarpenetan, eta edukia bi gailutan erreproduzitu dezakezu aldi berean. 

👉 Eguneratzeak beti instalatzea gomendatzen dizugu, funtzionamendu hobea bermatzeko eta akatsik ez izateko.

Zer funtzionalitate ditu Edonon TBk?

Ikusi zer egin dezakezun Edonon TBrekin! 👇

  • Kanalak: zuzenean ikus dezakezu telebista, edo programa hasieratik ikusi.
  • Replayteka: nahierako eduki ugari eta azken 7 egunetako emisioak, zure telebistan eta gailu erregistratuetan ikusteko.
  • Grabazioa: grabatu zure eduki gogokoenen 350 ordu hodeian, eta erreproduzitu nahi duzunean zure telebistan edo gailu erregistratuetan.
  • TB Gida: kontsultatu programazio osoa modu praktikoan eta erraz-erraz.
  • Bilatzailea:  edukiak izenburuaren, generoaren edo egilearen arabera aurkitzen ditu.
  • Konexiorik gabe ikusi: deskargatu Internetik ez duzunean ikusi nahi dituzun telesailak, filmak edo programak.
  • Nire TBa: sartu grabatu dituzun edukietara, erdizka ikusi dituzunetara edo edozein gailutatik deskargatu dituzunetara.
  • Ezarpenak: pertsonalizatu guraso-kontrola, aplikazioaren hizkuntza, konfiguratu audioa eta azpitituluak, etab.
  • Ahots bidezko bilaketa: zure urrutiko aginteko botoiaren bidez.

Edonon TBko pasahitza ahaztu zait

Gogoan izan Edonon TBko saioa hasteko zure Bezeroaren Guneko erabiltzaile-izen eta pasahitz berak erabili behar dituzula.

Zure pasahitza edo erabiltzaile-izena gogoratzen ez badituzu, “Pasahitza ahaztu zait” botoian klik eginez berreskura ditzakezu.

recuerda contraseña eusk

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt