Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Honela funtzionatzen du Erresuma Batuko roamingak zure tarifan

Optima Plus tarifa edo Mugikorreko Internet Enpresak tarifa baldin baduzu

Orain arte bezalaxe, zure tarifaren onurak balia ditzakezu, bai Espainian, bai roamingean, Europako Esparru Ekonomiko herrialdeetan eta Erresuma Batuan, zure tarifa nazionalaren baldintza beretan, betiere abusuzkoa ez den moduan erabiliz gero.

EEEren eremuan edo Erresuma Batuan barne hartutako herrialdeak: 

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Gibraltar barne) Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.

Zer esan nahi du tarifek roaminga barne hartzen dutela 1. eremuko herrialdeetan edo Erresuma Batuan?

Horrek esan nahi du zure tarifa nazionala erabiltzen jarraitu dezakezula herrialde horietara bidaiatzen duzunean ere. Egiten duzun minutu-kontsumoa zure minutu-bonu nazionaletik deskontatuko da. Jasotako deiak eta ahots-postontziko mezuak entzuteagatik ere ez duzu ordaindu beharko. Datuen erabilerari dagokionez, aldatu egiten da funtzionamendua kontratatua duzun tarifa-motaren arabera. Honela funtzionatzen du minutu- eta datu-bonuen erabilerak:

Minutuen bonua

Roaming bidezko deiak egiten badituzu EEE eremuan edo Erresuma Batuan:

  • Dei mugagabeak baldin badituzu, han ere 0 €-an izango dituzu dei mugagabeak.
  • Minutu-mugako tarifa bat baldin baduzu eta zure bonuan sartzen direnak kontsumitzen badituzu, tarifa nazionala aplikatuko zaizu, Espainian bazeunde bezala, egiten dituzun deietan.
  • Minutuko prezioa duen tarifa bat baduzu, tarifa nazionala aplikatuko zaizu, Espainian bazeunde bezala, egiten dituzun deietan.

Datu-bonuak:

Roamingean erabiltzen badituzu datuak EEEko eremuan edo Erresuma Batuan:

  • Datu mugagabeko tarifak baldin badauzkazu, kontsumoak zure tarifako datuen bonutik deskontatuko dira, eta zure tarifaren baldintzak aplikatuko dira roamingean EEEko eremuan edo Erresuma Batuan, Espainian bazeunde bezala.
  • Datu-tarifa mugagabe bat baldin baduzu, kontsumo esklusiborako datu-bonu bat duzu roamingean erabiltzeko 1. eremuko herrialdeetan. EEEko roamingean datu-bonu osoa kontsumitzen baduzu, mega gehigarriak izango dituzu baliagarri datuetarako, 0,25 €-ko prezioan (BEZa barne).

 

Hau ere interesatuko zaizu seguruenik

Sare sozialen bidez harremanetan jarri