Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Argitu Conecta PYMEri buruz dituzun zalantza guztiak

Kontrata dezaket Conecta Pymes-ekin gaur egun dudan IP finko bera?

Ez. Izan ere, IPa zure web-zerbitzarirako bada, Interneteko DNSek IP finko hori URLra eguneratuko dute, eta, beraz, gardena izango litzateke zuretzat.

Conecta Pymes mugikor batekin batera kontratatzean, aldi berean aktibatzen dira bi zerbitzuak?

Ez, hornidura-fluxu paraleloak dira, baina independenteak.

Ba al du iraupen-konpromisorik Conecta Pymes-ek?

Bai, 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa du. 24 hilabete igaro baino lehen baja eman nahi baduzu, kostu hauetatik txikiena ordaindu beharko duzu:

  •  Alta- eta instalazio-kostuak eta ekipoaren kostua.
  •  Kontratua amaitu bitartean ordaintzeko geratu diren kuotak, 550 € gehienez.

Conecta Pymes zerbitzua bateragarria da faxarekin?

Bai, baldin eta faxa analogikoa eta III. taldekoa bada. Konektagarritasun-aukera hauek ditu:

  • VoIP bidez transmititzeko aukera ematen du. Faxa zuzenean bideratzailera konektatzen da pakete analogikoetan, edo telefonogunera (PBX), eta hura bideratzailera, pakete digitaletan. Kasu honetan, faxak ahots-dei baten tratamendu bera du, hau da, haren transmisioak kanal bat hartzen du. Zenbaki geografiko finko bat behar du beti (9 digitukoa).
  • Beste aukera bat ere badago: AHOTSERAKO BAKARRIK DEN linea analogiko bat erabiltzea hura konektatzeko. Bigarren aukera hori egokia da faxaren erabilera kritikoa edo oso handia baldin bada (intentsiboa: 10 orri baino gehiago faxeko).
  • Linea analogikoaren zerbitzuari linea + enpresako deiak deritzo. Linea analogikoak Telefónicarena izan behar du. Ez baduzu, aurrez kontratatu ahal izango duzu, eta, gero, Nire Finkoa kontratatu.

Mugatu daiteke Conecta Pymes zenbaki jakin batzuetara bakarrik deitzeko?

Bai, zehaztu daiteke zer murrizketa aplikatuko diren zenbaki finko bakoitzerako. Bost murrizketa daude aukeran:

  • Mugikorretarako deiak
  • Nazioarteko deiak
  • 803A, 806A, 807A, 907 zerbitzuetarako deiak (A= 6, 7, 8, 9)
  • 803, 806, 807, 905 eta 907 zerbitzu guztietarako deiak
  • 70A, 80A, 90A zerbitzu guztietarako deiak (A=0tik 9ra)

Zerbitzu hori kontratatzeko, jarri harremanetan Conecta Pymes-en bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin, 900 840 590 telefono-zenbakian.

Zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, nora deitu behar dut?

Gure agente batekin jar zaitezke harremanetan,900 840 590 zenbakira deituta. 

Sare sozialen bidez harremanetan jarri