Euskaltel
en badakigu etxe bakoitzak bere beharrak dituela. Horrenbestez, aukera-sorta bat jartzen dizugu eskura, ondoen egokitzen zaizun zuntz-konexioa aukeratu dezazun.
Mugikorrarekin, telefono finkoarekin edo telebista eta plataforma nagusietarako sarbidea barne hartzen duen pakete osoarekin batera kontratatu dezakezu zuntz-konexioa: guztia tarifa bakarrean bilduta.
Gainera, wifi esklusibo bat eskaintzen dizugu, WiFi 6 edo WiFi 7 duen bideratzaile baten bidez, etxean haririk gabeko estaldurarik onena izan dezazun bermatzeko.
Zuntz-sarerik hedatuena dugu EAEn, Nafarroan eta Errioxan. FTTH-sare bat da, zuntz-konexioa etxeraino daramana eta bezeroei Gbps simetriko baterainoko abiadurak eskaintzea ahalbidetzen duena. Kontratatu aurretik, dena den, azkar eta erraz egiazta dezakezu ea zuntz-konexioa zure helbidera heltzen den, Euskaltelen zuntz-estalduraren mapan.
🌳 Zuntz-konexioa oraindik eskuragarri ez dagoen eremu batean bizi bazara, Hegan ere badugu, landa-eremuko Internet-soluzio bat, obra edo instalazio tekniko konplexurik gabe telelana egin edo nabigatu ahal izan dezazun pentsatua.
🏠Eta oporretako etxebizitzarik baduzu, 2. etxebizitzako Interneti esker, preziorik onenean konektatu ahalko zara Euskaltelen bezeroa izateagatik, zure ohiko etxebizitzan egongo bazina bezalaxe.
Eguneko 24 orduetan jartzen dizugu eskura geure Zerbitzu Teknikoa, baita mantentze-laneko zerbitzua ere, lehen momentutik lasaitasuna ematen duena: laguntza teknikoa, horren beharrik baduzu, arreta espezializatua asteko 7 egunetan, zure gailuentzako babesa, eta etxeko laguntza, matxurarik badago, guztia prezioaren barnean eta ustekabeko kosturik gabe.
Zein aukera behar duzu zuk? Aukeratu ondoen egokitzen zaizuna hemen.
👉 Kontuan izan zerbitzu batzuek zenbait baldintza izan ditzaketela, hala nola iraupen-konpromisoa edo instalazio-kostuak, zeinak beti argiro eta garden azalduko baitizkizugu.