Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Optima Plus Enpresak tarifetarako bakarrik: Honela funtzionatzen du zure tarifan sartutako roamingak 1. eremuko herrialdeetarako

Zer da roaminga?

Atzerrian zaudela estaldura ematen dizun zerbitzua da roaminga. Zerbitzua eman ahal izateko, Euskaltelek zenbait hitzarmen egin ditu atzerriko beste operadore batzuekin, gure bezeroek aukera izan dezaten beren sareak baliatzeko atzerrian dauden bitartean.

2017ko ekainaren 15etik, Euskaltelen bezero guztiek beren tarifaren onurak balia ditzakete, bai Espainian, bai roamingean, 1. eremuko herrialdeetan (Europako Esparru Ekonomikoa eta Erresuma Batua), beren tarifa nazionalaren baldintza beretan, betiere abusuzkoa ez den moduan erabiliz gero.

  1. eremuan sartzen diren herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Gibraltar barne; baina ez Guernsey, Man eta Jersey), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak (Holanda barne), Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia (Vatikano barne), Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.

Zer esan nahi du tarifek roaminga barne hartzen dutela 1. eremuko herrialdeetan?

Horrek esan nahi du zure tarifa erabiltzen jarraitu dezakezula herrialde horietara bidaiatzen duzunean ere. Europar Batasunean, Islandian, Liechtensteinen, Norvegian eta Erresuma Batuan roaminga baliatuz egiten duzun kontsumoa zure tarifako minutu eta megen bonutik deskontatuko da. Jasotako deiak eta ahots-postontziko mezuak entzuteagatik ere ez duzu ordaindu beharko.

Datuen erabilerari dagokionez, kontratatua duzun tarifa-motaren arabera erabil ditzakezu. Honela funtzionatuko luke minutu- eta datu-bonuen erabilerak:

Minutuen bonua

  • Minutu-mugako tarifa bat baldin baduzu eta zure bonuan sartzen direnak kontsumitzen badituzu, tarifa nazionala aplikatuko zaizu, Espainian bazeunde bezala. 
  • Dei mugagabeak baldin badituzu, 1. eremuko herrialdeetan ere 0 €-an izango dituzu dei mugagabeak. 
  • Ahots- eta datu-erabileraren araberako tarifa bat baduzu, zure ohiko tarifa aplikatuko zaizu 1. eremuan egiten dituzun deietan ere.

Datu-bonuak

Datuak erabiltzen badituzu roamingean zaudela 1. eremuko herrialdeetan:

  • Tarifa mugagabe bat baldin baduzu, kontsumo esklusiborako datu-bonu bat duzu roamingean erabiltzeko 1. eremuko herrialdeetan. Roamingean datu-bonu osoa kontsumitzen baduzu, mega gehigarriak izango dituzu baliagarri, 0,0035 €-ko prezioan (BEZa barne) kontsumitutako MB bakoitzeko.
  • Gainerako tarifetan, kontsumo horiek zure tarifako GB bonutik deskontatuko dira, eta zure tarifaren baldintzak aplikatuko dira roamingean 1. eremuko herrialdeetan, Espainian bazeunde bezala.

Optima eta Optima Plus tarifekin eta Soluzio Pertsonalizatuaekin, Europa Pluserako datu-bonu bat eskaintzen dizugu, barne hartzen duena 0 €-ko roaminga dei eta datuetan AEB, Suitza eta Txinako bidaietarako.

Eta, gainera:
  • Deiak doan zure langileen artean Europako Esparru Ekonomikoko eremuan. 2.000 helmuga desberdineko langa gainditzen baduzu, tarifa nazionala aplikatuko zaizu, Espainian bazeunde bezala. Ikusi Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) barne hartutako herrialdeak.
  • SMSak Espainiara eta roamingean EEEko herrialdeetara, 0 €/SMS, eta hilean 1.000 SMS linea bakoitzeko.
  • Datuak erabiltzen badituzu EEEren barruan roamingean zaudela, kontsumo horiek kontratatuak dituzun datu-bonuetatik deskontatuko dira. Bonuak kontsumitzen badituzu, nabigatzen jarraitu ahal izango duzu abiadura txikiagoan, bai Espainian zaudenean, bai EEEn roamingean zaudenean.

Euskaltelek minutu-bonuak eskaintzen ditu romingean (Optima/Optima Plus tarifetan eta Soluzio Pertsonalizatuetan bakarrik) atzerritik komunikatzeko, aurrezteko eta zure enpresako linea guztien gastua kontrolatzeko.

Roamingean zaudela deiak egin behar badituzu:

  • Travel Ahotsa Egunerokoa Enpresak -  ordaindu erabilera-egun bakoitzeko soilik AEBra, Suitzara eta Txinara egiten dituzun nazioarteko bidaietan.
  • Travel Ahotsa Asterokoa Enpresak 2. eta 3. eremuko herrialde giltzarrietara egiten dituzun nazioarteko bidaietarako (kontsultatu zein diren eremu horietako herrialdeak).

Roamingean zaudela posta eta Internet behar badituzu:

  • Travel Data Enpresak (egunerokoa: estandarra eta trinkoa) -  ordaindu erabilera-egun bakoitzeko soilik AEBra, Suitzara eta Txinara egiten dituzun nazioarteko bidaietan.

Travel Ahotsa Asterokoan barne hartzen diren herrialdeak: Brasil, Argentina, Honduras, Hegoafrika, Japonia, Venezuela, Txile, Nikaragua, Nigeria, Hong Kong, Kolonbia, Paraguai, Dominikar Errepublika,Turkia, Singapur, Peru, Mexiko, Kanada, Errusia, Australia, Bolivia, Guatemala, Maroko, India, Qatar, Ekuador, El Salvador, Tunisia, Thailandia.

Roamingean zaudela posta eta Internet behar badituzu munduko beste leku batzuetan:

  • Travel Data RoW (egunerokoa: estandarra eta trinkoa) - Gainerako eremuetarako, Andorrarako izan ezik, han oinarrizko tarifa aplikatzen baita.

Atzerrira bidaiatu behar baduzu, ziurtatu zure komunikazioak, jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin, eta, aurrezki-bonuak aktibatu nahi badituzu, deitu 900 840 590 telefono-zenbakira.

Ordaindu egin behar al dut 1. eremuan roamingean jasotako deiengatik?

Ez, EEEren barruan jasotzen dituzun deiek ez dute kosturik izango zuretzat.

Tarifa guztiek al dituzte roamingeko baldintza berrien abantailak?

Ez, zure negozioko 4G datu-tarifek eta zure bulegoko 4G datu-tarifek ez dute roamingik izango, Espainian bakarrik erabiltzekoak baitira.

Halaber, baldintza horiek ez dira aplikatuko Espainian soilik erabiltzekoak diren M2M zerbitzuetan, ez eta bezeroak roamingeko beste eskaintza bat hautatu duen kasuetan ere.

Ba al dago mugarik nire tarifa roamingean erabiltzeko 1. eremuan?

Zure tarifa erabil dezakezu 1. eremuko edozein herrialdetara bidaiatzen baduzu, betiere Europako legedia berriak arrazoizko erabileraz edo abusuzkoa ez denaz ezarritako mugak errespetatuz. Baina, zer jotzen da abusuzko erabileratzat?

Kontsultatu hemen xehetasun guztiak: (Enlace a la FAQ1.1)

 

Hau ere interesatuko zaizu seguruenik

Sare sozialen bidez harremanetan jarri