Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Kudeatu zure SIMa enpresako bezero baimendua bazara

“SIM” modulutik, enpresa-baimena duzun aldetik, 3 ekintza egin ditzakezu zure langileen mugikor-linea bakoitzeko:

  • Linearen PUK kodea kontsultatu
  • SIM txartela blokeatu/desblokeatu
  • SIM txartela aldatu/aktibatu

 

Nola lortu PUK kodea?

Hiru aldiz segidan okerreko PIN kodea sartzen baduzu, Euskaltelen mugikorraren SIMa automatikoki blokeatuko da. Desblokeatzeko, zure SIM txartelaren PUK kodea behar duzu. Zortzi zifrako kode bat da PUKa, eta hura sartutakoan SIM txartela desblokeatu egingo da. 

Zure Autokudeaketa Atariko Nire lineak aukeran

, hautatu langilearen linea, eta, SIM moduluan, PUK kodearen xehetasuna aurkituko duzu.

Nola sartuko dut PUK kodea SIMa desblokeatzeko?

PUK kodea eskura duzunean, idatzi hura SIMa blokeatuta daukan mugikorraren deien menuan:

  • Mugikorraren pantailan PUKa eskatzen dizun mezu bat agertzen bada, kodea sartu behar duzu, eta adierazten zaizkizun urratsak egin.
  • Mezurik agertzen ez bada, sekuentzia hau idatzi behar duzu: 

**05*PUK*PINberria*PINberria#

puk empresas eusk

Gogoan izan: PIN berriak aurrekoa ez bezalakoa izan behar du beti; berbera bada, PUK bidezko desblokeoak ez du funtzionatuko. Gainera, PUK kodea 10 aldiz segidan gaizki sartzen baduzu, SIM txartela erabat blokeatuko da eta berria jarri beharko duzu. Deitu 900 840 590 telefonora eta jarri harremanetan zure agentearekin.

 

Hemen ere lor dezakezu zure PUKa

SIM txartela jaso zenuen plastikozko euskarrian. PINaren eskuinean dagoen 8 zifrako zenbakia da.

Nola blokeatu/desblokeatu SIM txartela?

 

Zure Autokudeaketa Atariko Nire lineak aukeran

, hautatu langilearen linea, eta, SIM moduluan, “MultiSIMen blokeoa edo desblokeoa” funtzioa aurkituko duzu. Baimendu gisa, lineak lotuta daukan edozein SIM txartel hautatu ahal izango duzu, eta, eskuinean agertzen den irristagarria sakatuta, SIM txartela blokeatuko edo desblokeatuko duzu.

Aukera hori da modurik onena da zure langileak telefonoa galtzen badu edo lapurtzen badiote; kasu horietan, blokeatu linea lehenbailehen, kalteak minimizatzeko.

Eskatu kopia bat eta aktibatu SIM txartel berri bat

Zure langileak enpresa-linea erabiltzen jarraitu ahal izateko, SIM txartelaren kopia bat behar da. Zoaz hurbilen duzun dendara; kontsultatu gure denda-bilatzailea. Eta zure herrian dendarik ez baduzu, deitu 900 840 590 zenbakira eta jarri harremanetan zure kudeatzaile pertsonalarekin.

Gogoan izan:

Nire lineak aukeran, hautatu langilearen linea, eta, “Aldatu edo aktibatu SIM bat” moduluan, idatzi aktibatu nahi duzun SIM txartelaren zenbakiak eta sakatu “Baliozkotu txartela” botoia. Sartutako zenbakia baliozkoa bada, “Aktibatu / Aldatu” botoia aktibatuko da, sakatzean aldaketa egin dadin.

Txartela galdu duzulako edo lapurtu dizutelako aldatu baduzu eta Euskaltelen linea blokeatu baduzu behar ez bezala ez erabiltzeko: SIM txartel berria aktibatu ondoren, linea desblokeatu behar duzu, berriro normaltasunez funtziona dezan.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri