Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Euskaltelen mantentze-lana: zer hartzen duen barne, prezioa, antibirusaren aktibazioa...

Zer da Euskaltelen mantentze-lana?

Zure telekomunikazioen osagarri izan dadin diseinatu dugun zerbitzu bat da. Alde batetik, Interneten mugikorrean zein ordenagailuan nabigatzen duzunean babestuta egon zaitezen balio du, eta, bestetik, kontsulta ugaritan informatika-laguntza jaso dezazun ahalbidetzen du. Baina, horrez gain, biltegiratze mugagabea ere izango duzu hodeian.  

Zer hartzen du barne Euskaltelen mantentze-lanak?

Zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

  • Laguntza tekniko espezializatua
  • Matxurarik badago, etxeko zerbitzu teknikoa doan, nahiz eta gorabehera gure ardura ez izan.
  • Biltegiratze mugagabea hodeian
  • Antibirusa
  • Guraso-kontrola
  • Pasahitz-kudeatzailea

Zer hartzen du barne antibirusak?

Windows, Mac, Android eta iOS gailuen babesa, Bitdefender Total Security antibirusarekin, honako zerbitzu hauek barne:

  • Datuen babes osoa denbora errealean
  • Maila anitzeko babesa ransomwarearen aurka
  • Iruzurraren aurkako babesa
  • Sare-mehatxuen prebentzioa
  • Ahultasunen ebaluazioa
  • Spamen aurkako babesa
  • Advanced Threat Defense
  • Web-bidezko erasoen prebentzioa
  • Erreskate-ingurunea
  • Cryptomining Protection Anti-Phishing

Zenbat gailutan instala dezaket Euskaltelek eskaintzen didan antibirusa?

5 gailutan instala dezakezu, Windows edo iOS duten ordenagailu eta eramangarrietan nahiz Android edo iOS duten smartphoneetan.

Zerbitzua kontratatuta daukat. Nola instala dezaket Euskaltelek eskaintzen didan antibirusa?

Zerbitzua kontratatu baduzu, mezu elektroniko bat jasoko zenuen, sarbide-plataforman alta emateko eta mantentze-zerbitzuak, hala nola Bitdefender antibirusa, kudeatzen hasteko jarraibideekin. Jarraibideen mezu elektronikoa aurkitzen ez baduzu, berrikusi zure pam-ontzia

👉Antibirusa erabiltzeko, hura deskargatu eta zure gailuan instalatu besterik ez duzu, sarbideko web-plataforman eskura dauden jarraibideak betez.

Zer hartzen du barne Euskaltelen mantentze-lan berriak dakarren hodeiko biltegiratzeak?

Euskaltelek eskaintzen dizun hodeiko biltegiratzeak zeure fitxategiak gordetzeko eta Jottacloud bidez mota desberdinetako gailuetan atzitzeko aukera ematen dizu. Gainera, zeure fitxategiak modu oso errazean gorde, partekatu eta babestu ahalko dituzu.

Zerbitzu honen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Biltegiratze mugagabea hodeian
  • AA bidez irudiak bilatzea
  • Informazioa beti eskuragarri
  • Mota guztietako fitxategiak gorde ditzakezu
  • Pribatutasun-araurik zorrotzenak aplikatzen direla jakinda

Nola aktibatuko dut Euskaltelek eskaintzen didan hodeiko biltegiratzea?

Hasi saioa sarbideko web-plataforman zeure erabiltzailea eta kredentzialak erabiliz, eta zeure fitxategi eta informazio guztiaren biltegiratzea modu seguruan kudeatzen hasi ahalko zara.

Zer eskaintzen dit Euskaltelen mantentze-lanak barne hartzen duen aditu baten laguntza teknikoak?


Imajina ezazu zure gailuak motel dabiltzala birus baten eraginez, edo ordenagailuan edo mugikorrean lekua libratu behar duzula, edo zure Google-kontuak ez direla sinkronizatzen. Horiek dira, bada, Euskaltelen mantentze-laneko adituak konpontzen lagunduko dizun arazoetako batzuk. Zerbitzuak honetarako aukera ematen dizu, besteak beste:

  • Zure sarearen eta gailuen abiadura optimizatzea
  • Zure gailu, aplikazio eta konexioetarako urruneko laguntza
  • Beharrezkoa bada, teknikari espezializatuak etxean izango dituzu, bertan esku hartzeko
  • Aplikazioak instalatzea eta desinstalatzea
  • Ziurtagiri elektronikoak instalatzeko eta konfiguratzeko laguntza
  • Segurtasun-kopien (backup) sistema berrikustea, datuak berreskuratzea eta fitxategien kopia horiek egitea
  • Ekipo informatikoaren (hardware) eta sistema eragilearen konfigurazioa

Euskaltelen mantentze-laneko teknikari aditu batekin hitz egin behar badut, zein da ordutegia?

Ordutegia 24 ordukoa da, urteko 365 egunetan.

944 77 18 03 zenbakira deituz jar zaitezke harremanetan, edo txat bidez, behin webgunean identifikaturik

Zein da Euskaltelen mantentze-lanaren prezioa?

Gure tarifen "Zerbitzu gehigarriak" atalean kontsultatu dezakezu mantentze-lanaren prezioa. Gogoan izan iraupen-konpromisorik ez duela eta banaka kontrataturik prezio altuagoak dituzten zerbitzuak barne hartzen dituela, hala nola antibirus-lizentzia edo hodei-espazio mugagabea zure fitxategientzat. Kontratatzea interesatzen bazaizu, deitu iezaguzu Euskaltelen 1717 zenbakira. 

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt