Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Network Plus: funtzionamendua

  • Network Plus aktibatuta, bideratzaileak tunel bat sortzen du hodeian birtualizatzeko plataformarantz, eta, hala, Internetera doan edo Internetetik datorren trafiko guztia Network Plusen suebakiek aztertzen eta iragazten dute, Sare Finkoko Zibersegurtasun Zerbitzuaren bidez. Gainera, IP finko bat edo gehiago aktibatuz gero, kontrolatu egin dezakezu zure zerbitzarietara edo gailuetara diren sarbideak.
  • Independentea da sarbide-abiadurarekiko (100 Mb/300 Mb/600 Mb/1 Gb...), eta apenas galtzen du banda-zabalera.
  • Ez du behar gailu gehigarririk zuntz-sarbidearen bideratzailerako.

Non kontrata dezaket Network Plus?

Network Plusen

bildutako edozer zerbitzu erosteko, aholkulari komertzial batekin jar zaitezke harremanetan, edo Euskaltel saltoki batera joan. Produktuari buruzko zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, deitu 900 830 590 telefonora.

Zer behar dut Network Plus zerbitzuren bat kontratatu ahal izateko?

Euskaltel zuntz-sarbide bat eta Conecta Pymes linea bat behar dituzu, besterik ez.

Zer tarifa kontratatu behar dut?

Network Plus

bateragarria da Conecta Pymes tarifarekin.

Beharrezkoa da bideratzailea aldatzea?

Network Plus

kontratatzean, egiaztatzen da ea bezeroak gaur egun duen bideratzailea bateragarria den, eta, beharrezkoa balitz, bateragarria den bat bidaltzen zaio inolako kosturik gabe.

Bideratzaile berriak ONTaren pasahitza aldatzea eskatzen badu, 900 830 590 telefonora dei daiteke beste pasahitz bat eskatzeko.

Instalatu behar da zerbait?

Ez. Kontratatutako zerbitzuak alde batera utzita, ez da instalatu behar hardware edo softwarerik. Horixe da Network Plusen abantailetako bat.

Zerbitzuak aktibatzen direnean, email eta SMS bidez jasoko dituzu Network Plus atarira sartzeko kredentzialak. Handik kudeatzen dira kontratatutako zerbitzuak.

Oso garrantzitsua da

informazio hori gordetzea, zure Network Plus zerbitzuak kudeatu ahal izateko.

Zenbat denbora behar da aktibatzeko?

Batez beste, Euskaltelren zuntz-sarbidea martxan izan eta 24 orduko epean, komunikazioak jasoko dituzu, kontratatu dituzun zerbitzu birtualizatuen altaren berri emateko.

Iraupen-konpromisoa dauka?

Ez. Network Plus zerbitzu birtualizatuek ez dute iraupen-konpromisorik.

Zein da laguntza teknikoa jasotzeko telefonoa?

900 830 590

telefonora deituta jar zaitezke harremanetan.

Erabil daiteke Network Plus duen edozein sare-segmentu?

Network Plusek lehenetsita esleitzen dizun zure LAN birtualaren segmentua aldatu behar baduzu, atariko “DHCP konfigurazioa” atalean baimendutako sare-segmentuetako bat aukeratu beharko duzu.

10.0.0.0 – 10.255.255.255

172.16.0.0 – 172.31.255.255

192.168.0.0 – 192.168.255.255

 

NETWORK PLUS.png EUSK

Zer biltzen du Network Plusen segurtasunak?

Segurtasun-zerbitzuarekin, eskura izango dituzu suebaki bat hodeian, antibirusa, antispama, antimalwarea eta antiramsonwarea, eta lehenespenez baimentzen ez diren sarbideak kontrolatu ahal izango dituzu ezer konfiguratu beharrik gabe. Hau da, zerbitzua kontratatze hutsarekin sekurizatuta daukazu sarbidea. Bestalde, Network Plus zerbitzuak konfiguratzeko atariaren bidez konfiguratu ahalko duzu zer eduki eskuratu.

Nola konfiguratzen da Sare Finkoko Zibersegurtasun Zerbitzuko antibirusa, antispama edo antiIPSa?

 Network Plusen segurtasun-zerbitzua kontratatu baduzu, oso erraza da. Nahikoa da https://networkplus.orange.es atariko ezkerreko menua ageri den aukera espezifikoan sartzea (“Antibirusa/Antispama/AntiIPSa”) eta gaitu edo desgaitu egin nahi duzun aukeratzea.

Lehenespenez, guztiak daude gaituta. Ez duzu ezertaz kezkatu beharko. Beste segurtasun-soluzio batzuetan ez bezala, ez da beharrezkoa jakintza informatiko handirik izatea babestuta egoteko. Horixe da Network Plusen abantailetako bat.

Informazio gehiago “Network Plus - Konfiguratu zure segurtasun-zerbitzua” gidan(enlace al documento 4.1_Manual_Todos_Guia-network-plus-seguridad-plus_neutro.pdf)

Network Plus segurtasun zerbitzua kontratatzen badut, nola kontrolatzen da irteera-trafikoa?

Network Plus eta segurtasun-zerbitzuaren bidez, kontrolatu dezakezu irtetera-trafikoa. Horretarako, Network Plus atarian konfiguratzen diren arauen bidez eskura daitezkeen URL, kategoria eta/edo aplikazioak aukeratu behar dira. https://networkplus.orange.es

Kontsultatu xehetasun guztiak “Network Plus - Konfiguratu zure segurtasun-zerbitzua” gidan (enlace al documento 4.1_Manual_Todos_Guia-network-plus-seguridad-plus_neutro.pdf)

Babestuta daude nire gailu mugikorrak ere?

Mugikorretik wifi korporatiboa erabiliz egiten den trafikoa gailu finkoetakoa bezainbeste dago babestuta.

Network Plusen segurtasun-zerbitzuak suebaki birtual bat eskaintzen du: arauak aplikatzen ditu eta zure egoitzara sartzen den trafikoa babesten du. Berdin du gailu finko bat edo mugikor bat ari zaren erabiltzen.

Zer da urruneko sarbidea?

Funtzionalitate horri esker, zure bulegoko barne-sarera sar zaitezke zure gailuaren bidez eta nonahitik.

Nola konfiguratzen da Network Plusen IP finkoa?

Oso erraza da, 3 urratsetan (informazio gehiago behar baduzu, joan “Network Plus – Konfiguratu zure IP finkoa” (enlace al documento 4.1_Telecable_Manual_guia-nplus-configurar-ipfija-vf1.pdf) gidara:

Zure zerbitzariari, kamerari eta abarri Network Plus LAN birtualizatuaren IP finko bat esleitzea. Lehenespenez, Network Plusen sare-segmentua 192.168.1.x da (beharrezkoa bada, konfigura daiteke beste segmentu bat atarian), eta, beraz, esleitu ahal izango zenuke, esate baterako, 192.168.1.2.

  1. Sartu https://networkplus.orange.es atarian kredentzialekin, hautatu “Administratu egoitza” aukera, eman izen bat gailuari, adierazi esleitutako IP finkoa (192.168.1.2, esaterako) eta sakatu “GEHITU”.
  2. “NAT/PAT” aukeran, esleitu IP finko publikoa 2. urratsean gehitu den gailuari, eta adierazi ataka eta protokoloa (TCP/UDP).

Eta IP finko bat baino gehiago badauzkat kontratatuta?

Beste horrenbeste. Aurreko prozedura erabili behar da Network Plusen kontratatutako IP finkoetako bat konfiguratu nahi den gailu bakoitzerako.

Edozein saretan eduki ditzaket nire ekipoen barneko IPak?

Ez. Zure ekipoen barneko IPek sare-segmentu birtualizatuaren barnean egon behar dute (192.168.1.x da lehenespenez). Segmentu hori zuretzat egokia bada, ez duzu beste ezer egin behar, Network Plusen DHCPak segmentu horren barruan esleituko baitizkie IPak zure sareko ekipoei. Beste sare-segmentu bat behar baduzu, Network Plus atariko “DHCP konfigurazioa” atalera jo beharko duzu.

Zer gertatzen da beste operadore batekin badaukat IP finkoa?

Network Plusen IP finkoak kontratatzean, IP berrira egokitu beharko dituzu zure sistemak. Zerbitzua kudeatzeko atarian kontsultatu ahal izango dituzu. Jakinarazpen bat jasoko duzu, eta han adieraziko dizute horretarako azken eguna. Aldaketa hori kritikoa da, aurreko IPekin gaur egun erabiltzen ari zaren zerbitzuak izaten jarrai dezazun

Ez da inoiz aldatzen Network Plusen kontratatutako IP finkoa?

Ez. Network Plusekin, sarrerako IP finkoak eta nabigatzekoak beti berdinak izaten jarraitzen dute.

Nola dakit zein den nabigatzeko IPa?

Nabigatzeko IPa https://networkplus.orange.es atarian aurkituko duzu, “NAT/PAT” atalean. Konfiguratzeko, “Network Plus- Konfiguratu zure IP finkoa” eskuliburuko jarraibideei kasu egin behar zaie.(enlace al documento 4.1_Telecable_Manual_guia-nplus-configurar-ipfija-vf1.pdf

Zer egoeratan erabili behar da nabigatzeko IPa?

Saltokiko terminal bat baduzu, nabigazioko IPa adierazi beharko diozu zure banketxeari, behar bezala identifika dezaten.

Kamera edo zerbitzari bat baduzu, sarrerako IP finkoa erabili beharko duzu gailua modu bakarrean identifikatzeko eta sarean isolatzeko.

Zenbat egoitza sar daitezke SuperLANen?

Gutxienez 2 eta gehienez 5.

Konekta naiteke urrunetik SuperLANera?

Bai, baldin eta Network Plus – Sare Finkoko Zibersegurtasuna sisteman sartutako urruneko sarbideekin konbinatzen baduzu, edozein lekutatik jardun ahalko da telelanean PCetan sartzeko SWa instalatuta (Windows 10 edo MAC).

Instalatu behar dut ekipo gehigarriren bat nire egoitzetan, elkarren artean konektatzeko?

Ez, nahikoa da egoitza bakoitzean “Network Plus – SuperLAN” kontratatuz. Hornidura-prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo zerbitzu-gidara.

Zer bateragarritasun dute Apple iCloud RELAY Pribatua zerbitzu berriak eta Network Plus zerbitzuak?

Network Plus ez da bateragarria Apple iCloud Relay Pribatua funtzionalitate berriarekin, baldin eta aktibatuta badago. Network Plus zerbitzu osoaz gozatzeko, desgaitu egin beharko duzu Appleren iOS 15 funtzio berria.

Appleren ordainpeko iCloud zerbitzuaren funtzionalitate berri horrek tunel bat ezartzen du bezeroaren terminaletik Appleren zerbitzarietaraino, eta hortik enkriptatuta joaten da Safariko IP trafiko guztia, edozein aplikaziotako zirkulazio ez-sekurizatua (http) eta DNS trafiko guztia. Hala, gure SAREAN konfiguratuta daukagun zerbitzua (zure enpresa babestuta egon dadin) ez da gai trafiko hori aztertzeko, eta, beraz, ezingo ditu arindu ondorioak, baldin eta maltzurra bada.

Nola agertuko da fakturan?

Fakturaren barruan, Network Plus produktua zerbitzuen xehetasunari buruzko informazioaren barruan dago, linea finkoko eta datuetako “Kuoten banakapena” atalean:

factura networkplus.png EUSK

 

 

Beste hau ere interesatuko zaizu

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt