sareko zerbitzu bat da, gure bezeroen nabigazioa babesten duena Euskaltelen mugikor-sarea erabiltzen ari direnean.
berriz, aplikazio bat da, eta babestu egiten zaitu zure mugikorrarekin wifi-sare batera konektatuta zaudenean.
Euskaltelen mugikor-sarera konektatuta bazaude, ez duzu ezer egin behar; zure datu-konexioa berrabiarazten denean (terminala berrabiarazita edo hegaldi modua aktibatuta/desaktibatuta), Mugikor Sarerako Ziberbabes Zerbitzuak oinarrizko babesa emango dizu, aktibatzen den unetik.
Hala ere, zure gailuak Euskaltelen mugikor-saretik kanpo babestu ahal izateko (adibidez, wifi-sare batean), Ziberbabeseko Aplikazioa instalatu behar da zure gailuan, eta konexio segurua aktibatu.
Aktibatu ondoren, zerbitzuak behar bezala funtzionatuko du aurrez zehaztutako konfiguraziorik aldatu ez baduzu eta hauek erabiltzen ari ez bazara:
Webgune batzuek, nabigatzailearen helbide-barran bistaratzen den webgunearen domeinutik ez ezik, beste domeinu batzuetatik ere kargatzen dute edukia. Baliteke domeinu gehigarri horiek blokeatuta egotea oraindik, kategoria blokeatuta dagoelako.
Webgune osoa bistaratzeko, domeinu gehigarriak ere salbuespenen zerrendan sartu behar dira.
Ez; webgune blokeatu batean sartu ahal izateko, 'ESKATU SARBIDEA’ aukeran egin behar duzu klik. Horren bidez eskaera bat bidaliko zaio zure enpresako administratzaileari.
Lehenik eta behin, ziurtatu profil horri esleitutako gailurik ez dagoela. Oraindik gailuak esleituta badaude, beste profil batera mugitu behar dituzu. Aldatu ondoren, profila ezaba dezakezu.
Zerbitzua gailu guztiekin da bateragarria.
iOS 14 edo Android 8 sistemekin bateragarriak diren gailu guztietan exekutatu daiteke, gutxienez.
Ziberbabeseko Aplikazioa Google Play
dendan edo Apple Storen aurki dezakezu.
Kontuan izan lehenbizi gailua gehitu behar dela ziberbabesa kudeatzeko aukerako “Gailuak kudeatzea” atalean. Hala, kode bat sortuko da, eta kode hori sartu beharko duzu aplikazioa aktibatzeko.
Aktibatze-kodea ahaztu bazaizu, kudeaketa-atariko “Gailuak administratzea” atalean kontsultatu dezakezu.
VPN konexio bat aktibatzen duzun unean, Ziberbabeseko Aplikazioaren konexio seguruko funtzionalitatea automatikoki desaktibatuko du sistema eragileak. Une horretatik aurrera, ez zara babestuta egongo.
Babestuta egoten jarraitzeko, VPN konexioa amaitu ondoren, berriro aktibatu behar duzu konexio seguruko funtzionalitatea Ziberbabeseko Aplikazioan.
Kontuan izan Konexio Segurua aktibatzen ez duzun bitartean ez zarela babestuta egongo Interneteko mehatxuetatik.
Esan nahi du onlineko zerbitzuren batean erabilitako posta elektronikoko helbide bat edo posta elektronikoko kontu honekin lotutako beste datu konfidentzial batzuk (adibidez, pasahitza) arriskuan egon direla eta Interneten eskuragarri egon daitezkeela.
Arriskua egon daiteke gaizkileek kredentzial horiek erabiltzeko, eta zure izenean jarduteko. Uste baduzu zure helbide elektronikoarekin lotutako informazioa zabaldu dela, aldatu dagokion zerbitzurako eta helbide berarekin erabiltzen ari diren gainerako zerbitzuetarako pasahitza.
Identitateen egiaztapena
atalean zure helbide elektronikoa egiaztatu ondoren, helbide elektronikoa gorde dezakezu, aukera hori ematen duen laukitxoa markatuz.
Gorde duzun helbide elektronikoari eragiten dion informazio-ihesen bat aurkituz gero, jakinarazpen bat jasoko duzu kontrol-paneleko jakinarazpenen zentroan.
Ziberbabesak
beti blokeatuko dizu sarbidea webgune maltzurretara edo iruzurrezkoetara sartzen saiatzen bazara. Hala ere, batzuetan, Interneteko zure nabigatzailearen blokeo-orria ikusiko duzu lehenik, konexioa pribatua ez dela adieraziz.
Zure nabigatzailearen konfigurazioagatik gertatzen da, eta normala da. "Konfigurazio aurreratua" sakatzen baduzu, ikusiko duzu orria zureZiberbabes-zerbitzuak blokeatu duela.

Jarraitu eta webgune maltzurrera sartzen saiatzen bazara, orduan bai, orduan ikusiko duzu Ziberbabes-zerbitzuko blokeo-orria. Baina ez da beharrezkoa. Ziberbabes-zerbitzuak beti blokeatuko ditu webgune horiek, babestuta egon zaitezen.

Gerta daiteke, halaber, nabigatzaileko gune arriskutsuak blokeatzeko orri bat bistaratzea. Hori ere normala da, batzuetan Interneteko nabigatzaileek beren blokeo-orriak erabiltzen baitituzte horrelako webguneetarako.

Lehen esan bezala, WhatsApp mezularitza-aplikazio bat da; web-nabigazioaren protokoloa ez den beste bat erabiltzen du, eta web-nabigazioarena da Ziberbabes Zerbitzuak blokeatzen duena. Horregatik, Ziberbabes Zerbitzuak ezin du WhatsApp aplikazioaren erabilera blokeatu.
Litekeena da sartzen ari zaren webgunea zure nabigatzailearen cachean gordeta egotea. Kasu horretan, baliteke gordetako orria bistaratzea, eta, beraz, Ziberbabes Zerbitzuak orria blokeatzea, ez baita web-nabigazio berria. Hala ere, aldi batez gertatuko da hori, eta, denbora bat igaro ondoren, sartu nahi duzun webgunea blokeatu egingo da, definitu duzun konfigurazioaren arabera.
Zure smartphonearen sistema eragilearen web-nabigatzailearekin funtzionatzeko optimizatuta dago Ziberbabes Zerbitzua: Google Chrome, Android bat bada, edo Safari, iPhone bat bada.
Beraz, beste web-nabigatzaile bat erabiltzen ari bazara (adibidez, Oppo smartphoneetako nabigatzailea, edo Mi nabigatzailea —Xiaomi smartphoneetako nabigatzailea—), litekeena da kasu batzuetan Ziberbabes Zerbitzuak behar bezala ez funtzionatzea. Mesedez, erabili Google Chrome edo Safari zure web-nabigazioan babestuta egoteko.
Zure zerbitzu-zentrora sartzean, ikusi ahal izango duzu zer linearekin sartzen ari zaren, eta, beraz, zer lineatarako kudeatuko duzun Ziberbabes Zerbitzua.
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua