Zure eskaera jaso bezain laster, Euskaltelen zuntzaren bidezko konexioan alta emateko prozesua hasiko dugu. Teknikari bat zurekin harremanetan jarriko da instalaziorako hitzordua adosteko, eta, egun gutxi batzuen buruan, Euskaltelen zerbitzu guztiak erabat erabilgarri izango dituzu.
Teknikaria bisitan joan aurretik kontuan izan beharrekoak:
⚠️ Eraikineko telekomunikazio-gelan sartu beharko du teknikariak. Auzokideen erkidego batean bizi bazara, eskatu giltza erkidegoko presidenteari edo administratzaileari.
🕒 Baliteke pare bat ordu behar izatea instalatzeko.
Euskalteleko teknikariak Internet eta zure TBa konfiguratuko ditu, eta guztia ongi dabilela egiaztatuko du amaitu aurretik.
Zure zenbaki finkoa mantentzeko eskatu baduzu, eramangarritasun-eskaera automatikoki abiaraziko da instalazioa amaitu bezain laster. Hau da, Euskaltelen zuntza instalatu ondoren eskatuko dugu, zerbitzurik gabe geratu ez zaitezen.
Gutxi gorabehera bi eguneko epean, zure zenbakia Euskaltelera eramango da.
SMS
bidez adieraziko dizugu operadore-aldaketaren data zehatza. Eramangarritasunak eragina duenean, zure telefono finkoa Euskaltelek instalatutako bideratzailean konektatu baino ez duzu egin beharko hurrengo egunean; erabiltzeko prest izango duzu zerbitzua.
Finkoaren edo zuntzaren eramangarritasuna
eskatu baduzu, ez da beharrezkoa zerbitzuaren baja izapidetzea. Hala ere, gomendagarria da zure lehengo operadorearekin harremanetan jartzea, ekipamenduak nola itzuli adosteko, hala ez baituzu kostu gehigarririk ordaindu beharko.
EZ baduzu eskatu
zure zenbakia Euskaltelera aldatzeko, baja eskatu beharko duzu zure kontura, zerbitzua kobratzen jarraitu dezaten saihesteko.